Euskerazko IKTak jorratuko ditue gaur, Bilboko Bizkaia Aretoan

Bizkaie! 2014-12-17 10:40   Euskerea berbagai

Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzeak Euskerazko Informazino eta Komunikazino Teknologiak izenburuko mintegia antolatu dau gaur, goiz eta arratsaldeko saioetan, Bilboko Bizkaia Aretoan. Lehenengo berbaldia Patxi Baztarrika Hizkuntza Politikarako sailburuordearena izango da, Txikiaren handitasuna edo euskara IKTetan.

Mitengian parte hartuko dabenen artean dagoz, besteak beste, Montserrat Pardo (Microsoft Iberica), Iñaki Larrañaga (Zundan), Miren Martinez (Grupo i68), Joxe Mari Larrañaga (Fagor Automation), Josu Aztiria (Elhuyar Fundazinoa), Imanol Urbieta (UZEI), Iñaki Kareaga (Euskaltzaindia), Pello Salaburu (EHU) eta Juan Mari Okina (EuskalApps).

Mintegiaren amaieran, etorkizuneko erronkak eta ondorioak aztertzeko mahai-ingurua egingo da. Iban Arantzabal moderatzaile dala, Maite Goñi (Mondragon Unibersidadea, Xabier Arrieta (Izenpe), Koldo Unanue (Euskaltel) eta Araceli Diaz de Lezanaren (Hizkuntza Politikako Sailburuordetza) izango dira hizlariak. Amaieran, Jorge Gimenez Bech Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Ikerketa eta Koordinazinorako zuzendariak jardunaldiaren ondorioak aurkeztuko ditu.
 
Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu