Egitarau potoloa II. Tracking Bilbao jardunaldien aurkezpenean

Bizkaie! 2014-12-17 13:58   jardunaldiak

2014ko abenduaren 19an, 2015eko Tracking Bilbao jardunaldien aurrerapen legez, ekintza multzoa gauzatuko da aro digitalaren diziplina anitzeko kulturearen inguruan. Caosticak antolatuko dau ekitaldia Borja Crespogaz alkarlanean.

Kultura digitala ardatz hartuta, diziplina anitzeko jaialdia hazi egingo da 2015ean; jardunaldiak zenbait egoitzatan izango dira datorren urtean, zezeilaren 9tik 14ra bitartean. Edozelan be, datorren barikuan, 2014ko abenduaren 19an, 2015eko Tracking Bilbao jardunaldien aurrerapen legez, ekintza multzoa gauzatuko da aro digitalaren diziplina anitzeko kulturearen inguruan. Caosticak antolatuko dau ekitaldia Borja Crespogaz alkarlanean.

Aurreikusitako ekintzak Bilbao Arten hasiko dira 18:00etan, nazinoarteko saridun Miguel Ángel Martín marrazkilariagaz izango dan topaketearen bitartez. For your pleasure izenburupean, artista ezagun eta egungo komikigile personal eta interesgarrienetakoak bere lanak gainbegiratuko ditu. Beraren marrazkiak lehen orrialde, horma-irudi, logo, eta abarren irudi dira. Brian the Brain, Días Felices, Kyrie, Nuevo Europeo, Snuff 2000, Psychopathia Sexualis, Bitch eta Playlove, haren bibliografía zabalaren hainbat izenburu dira, besteak beste. Horrezaz gan, El País, Primera Línea, Rock de Lux, Vanidad, Marie Claire, Rolling Stone, GQ, Maxim eta Soitu.es argitalpenetarako zenbait ilustrazino egin ditu.

Aurrera jarraituz, Bilbo Arten be, Neuroworld filma proiektauko da 19:00etan, Martínen binetetan oinarritua eta Borja Cresporen zuzendaritzapean. Jarraian, barriketaldia eskainiko dabe bi egileek, eta beste gai batzuen artean, binetetatik pantaila handirako saltoaren gaia jorratuko dabe. El Fant, Sitges, eta Gijón lako jaialdietan izan da ikusgai filma. Egileen berbetan, emozino-thrillerra da, ezer ez da dirudiena, eta irudiek ezohiko itxurea dabe, egungoaren adierazgarri.

Mongolia, el musical antzerki-ikuskizuna be lehen aldiz helduko da Bilbora; gaueko 21:30ean, Bilborocken izango da ikusgai, Mongolia aldizkari satirikoaren arduradunen eskutik. Ikuskizuna bideo, abesti, autorpen harrigarri, espazio-gizon eta agerraldien nahaste-borrastea da, eta segurutik ikusleak dardarka egongo dira.

Eguna amaitzeko, Rijuana eta Antonio Resines pincha Dj-ek saioa eskainiko dabe 23:30ean Erriberan, eretxiak trukatzeko topaketa-leku egokia.

Kontuak kontu, jarduera horreetarako guztietarako sarrerea dobakoa izango da leku guztiak bete arte.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu