Jabier Kaltzakortak zapatuan irakurri eban Markinan sarrera-berbaldia
2014-12-01 11:23 Euskerea berbagaiEuskaltzaindiak 2013ko garagarrilaren 19an izentau eban Jabier Kaltzakorta euskaltzain oso. Eta zapatuan egin eban sarrera-berbaldia, jaioterriko, Markina-Xemeingo, udaletxean. Ahozko literatura hizpide gaiaz jardun eban Kaltzakortak, eta erantzuna Adolfo Arejita euskaltzainak emon eutsan.
Euskaltzaindiak 2013ko garagarrilaren 19an izentau eban Jabier Kaltzakorta euskaltzain oso. Eta zapatuan egin eban sarrera-berbaldia, jaioterriko, Markina-Xemeingo, udaletxean. Ahozko literatura hizpide gaiaz jardun eban Kaltzakortak, eta erantzuna Adolfo Arejita euskaltzainak emon eutsan.
Juan Jose Txurruka alkateak emon eutsien bertan egozan danei ondo etorria, eta ostean Andres Urrutia euskaltzainburuak hartu eban berbea. Patxi Uribarren eta Jean-Baptiste Battittu Coyos euskaltzainek lagunduta, batzar aretora sartu zan orduan Jabier Kaltzakorta Ahozko literatura hizpide sarrera-sarrera berbaldia irakurteko.
Wilhelm Humboldtek Euskal Herrira egindako bigarren bidaiako ibilbidea gida hartuta, lekuan lekuko ahozko generoak aztertu zituan Kaltzakortak. Humboldt Euskal Herrira bigarrenez etorri zanean, 1801eko udabarrian, Baionatik Donibane Lohizunetik zehar Donostiara jo eban. Donostiatik Getarian zehar Ondarroara sartu zan. 1801eko maiatzaren 4tik 5era, Markinan, Juan Antonio Mogelegaz egon zan.
Humboldt Markinan egon zanean, J. A. Mogelek Loreen kantua izenagaz ezagutzen dan euskerazko kanta baten barri emon eutsan. Kanta hori, Mogelek Humboldti kontau eutsonez, kantabroek edo kantabresek –hau da, euskaldunek– Augustoren legioen kontra burrukatu eben sasoikoa izan zan, azaldu eban.
1817An, liburuxka batean (Berichtigungen und Zusätze des Mithridades, erderaz Correcciones y Adiciones al Mithridates de Adelung) ohar eta iruzkinekaz, argitara eban Humboldtek. Kanta horrek eragin handia izan eban Europan zein Euskal Herrian berean, ganeratu eban.
Markinan, J. Antonio Mogelegaz eta Durangon Pablo Astarloagaz egon zan Humboldt. Bidaiari prusiarraren bidaiaren egunerokoa gida hartuta, mugaz bestaldeko ahozko generoak aitatu zituan Kaltzakortak berbaldian. Mugaz bestaldean, Lapurdin, Baionatik zehar Itsasura joan zen Humboldt. Itsasun, Harambillet abade zaharra ezagutu eban, eta Harambilletek euskerazko kanta zaharrak erakutsi eutsozan Humbodti. Itsasun ikasitako kanta eta baladen ganean hitz egin eban berbaldian.
Adolfo Arejitaren erantzuna
Bere erantzunean, Kaltzakortari berari buruz berba egin eban Arejitak: Nahiago dot bere bibliografiari so bat egin eta hartako ale bakotxaren edukiaren trinkotasunari eta sakonerari neurria hartzea, kopuru neurriaz ganera.
Jabier Kaltzakortaren ibilbidea eta lana gogoan izan ditu, beraz: Beronen liburuetan, baina batez be aldizkarietan argitaratu dituan ikerlanak ohartsu irakurri ezkero, eta berari astiorduetan honezaz edo harzaz hitz egiten entzuteko betarik izan badozue, gutariko edozein harrituko da, euskal hizkuntza-literaturez ez ezik, literatura unibertsalaz zein kultura zabalaz beronek dauen jakinduria zabala. Ezaguera entziklopediko moduko osotasun horretatik literaturearen eta bereziki herri literaturaren barrutia hautatu eban orain dala aspaldi bere baratz preziatu, eta hori landu dau gehienik, baina beste inguru alderdiak be ahaztu barik.
Berbaldiak amaitu ostean, eta euskaltzain barriak, Euskaltzaindiaren xede eta helburuei eta euskaltzain izateari jagokozan eginkizunak zintzo eta leial beteko dituala berbea emon ostean, Andres Urrutia euskaltzainburuak euskaltzain osoen dominea eta diplomea emon eutsozan Jabier Kaltzakortari.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!