Etxahun Lekue Etxebarriak be finalerako txartela eskuratu dau

Bizkaie! 2014-12-01 09:42   Bertsolaritzea

Ariketa guztiak egin ostean, Etxahun Lekue Etxebarriak lortu dau puntu gehien batzea, 515 puntu; ariketa guztietan puntu gehien batu ditu Etxahun Lekuek. Bigarren Onintza Enbeita sailkatu da 495,5 puntugaz eta hirugarren, barriz, Xabat Galletebeitia 474 puntugaz.

#Josi Bizkaiko Bertsolari Txapelketako bigarren finalaurrekoa Etxahun Lekue larrabetzuarrak irabazi eta abenduaren 20an jokatuko dan Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalean kantauko dau; giro ederra sortu zan Urdulizko Iparralde frontoian. 550 bat lagun alkartu dira Urdulizko frontoian #Josi-Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren bigarren finalaurrekoan. Bertsolariak, hurrengoak: Beñat Ugartetxea Ostolaza, Etxahun Lekue Etxebarria, Gorka Ostolaza Ikaran, Julen Erezuma Arzanegi, Onintza Enbeita Maguregi eta Xabat Galletebeitia Abaroa.

Ariketa guztiak egin ostean, Etxahun Lekue Etxebarriak lortu dau puntu gehien batzea, 515 puntu; ariketa guztietan puntu gehien batu ditu Etxahun Lekuek. Bigarren Onintza Enbeita sailkatu da 495,5 puntugaz eta hirugarren, barriz, Xabat Galletebeitia 474 puntugaz. Holan, abenduaren 20an Bilboko Miribillan jokatuko dan finalerako txartela irabazi dau Larrabetzukoak. Saioko ganerako bertsolariak puntuazinoen zain geratuko dira. Puntuazinoak honakoak izan ziran:

• Etxahun Lekue Etxebarria 515
• Onintza Enbeita Maguregi 495,5
• Xabat Galletebeitia Abaroa 474
• Beñat Ugartetxea Ostolaza 470
• Gorka Ostolaza Ikaran 459,5
• Julen Erezuma Arzanegi 424

Gai-emoile beharretan Zuriñe Iarritu Azpitarte ibili da. Epaimahaia hurrengoek osotu dabe: Ander Txakartegi Basterretxea, Iñaki Aurrekoetxea Arkotxa, Jon Jaio Aiartzaguena, Joseba Santxo Uriarte, Jurgi Fuentes Goikoetxea eta Mirari Azula Aurrekoetxea; idazkari beharretan, Leire Markuerkiaga Olabe eta Leire Etxebarria Gaztelu ibili dira.


Hurrengo saioak:

- Hirugarren finalaurrekoa abenduaren 7an jokatuko da Amorebieta-Etxanon, Amorebieta IV. Frontoian (Zelaieta zentroan), 17:30ean. Bertsolariak: Arkaitz Estiballes, Garikoitz Sarriugarte, Ibon Ajuriagojeaskoa, Imanol Uria, Jone Uria eta Oihana Bartra.

- Finala abenduaren 20an jokatuko da Bilbon, Bilbao Arenan (Miribilla), 17:30ean.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu