Peru Isasi bilbotarraren 'Marylinjaia' izango da 2012ko Aste Nagusiko kartela

Bizkaie! 2012-07-03 14:59

Peru Isasi Sarriaren Marylinjaia izango da aurtengo Bilboko Aste Nagusiko kartela. 245 lan aurkeztu dira aurten kartel lehiaketaraEgileak 2.500 euroko saria jasoko dau

Peru Isasi Sarriaren Marylinjaia izango da aurtengo Bilboko Aste Nagusiko kartela. 245 lan aurkeztu dira aurten kartel lehiaketara, eta horreetatik sei finalista aukeratu zituan epaimahaiak. Joan dan astean Bilboko Udaleko webgunean eta hainbat komunikabidetan botoa emoteko aukera izan dabe herritarrek. Egileak 2.500 euroko saria jasoko dau.

Isasi Bilbon jaio zan, 1985ean. Batxiler Artistikoa ikasi eban Artaza Romo Institutuan eta HP II Publizidade Grafikoa Gasteizko Arte Eskolan. La Compañía de la Comunicación agentzian egiten dau behar Peru Isasi diseinatzaileak, eta lehenago Asdtiva eta Vudumedian lan egin dau. Hainbat lehiaketa irabazi ditu: Getxophoto Nazinoarteko Argazki Lehiaketako lehenengo saria (2008), Getxoko Erakuslehioen XVI. Irudiaren Lehiaketea (2006) edo Zornotzako Gazte Informazino Bulegorako Logotipoen Lehiaketea. Makina bat herritako jaietako kartelak egin ditu, ganera.

Egileak hasiera-hasieratik argi eukan zer gura eban egin, urtero ideia bera aurkeztu, irabazi arte”. Marijaiaren irudia aldatzea ez da danen gustukoa izango, bere ustez, emakumeek ondo hartzea espero dot, indartuta sentidu daitezan, lotsak etxean itxita.

Itziar Urtasun Jai Batzordeko presidentea eta Bilboko Udaleko Jaietako zinegotzi ordezkaria izan da kartel lehiaketako epaimahaiburua. Eta epaimehaikideak ondokoak izan dira: Jai Batzordeko ordezkari politiko Pilar Muerza eta Goyo Zurro, Bilboko Konparsetako kide Iñaki Leonardo, Unai Izquierdo El Correo TVko kazetaria, Daniel Martín Izquierdo Euskal Irudigileak alkartekoa eta La Otxoa artistea.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu