Euskerea eta euskal kulturea erakusteko ikastaroa antolatu dau EHUk
2012-07-03 12:03 jardunaldiakEHUko Udako Ikastaroek kanpoko unibersidadeetako euskera eta euskal kultura erakusteko prestakuntza ikastaroa eskainiko dabe bigarren urtez. Donostiako Miramar Jauregian egingo ditue ikastaroak, garagarrilaren 5ean eta 6an.
EHUko Udako Ikastaroek kanpoko unibersidadeetako euskera eta euskal kultura erakusteko prestakuntza ikastaroa eskainiko dabe bigarren urtez. Donostiako Miramar Jauregian egingo ditue ikastaroak, garagarrilaren 5ean eta 6an.
Excellence in Basque Studies da ikastaroaren izenburua, ikerlari eta irakasleek euskal ikasketei egindako ekarpena jaso nahi dauelako. Etxepare Euskal Institutua eta EHUren Euskera Errektoreordetzeak antolatu ditue mintegiak.
Etxeparek 39 irakurletza izango ditu datorren ikasturtean, 15 herrialdetan. Danetara, euskerea eta euskal kulturako 32 irakasle ibiliko dira lanean. Euskal ikasketak jorratzen dituen katedra bi sortu zituen Etxeparek igaz, AEBetan -Bernardo Atxaga Katedra New Yorken eta Koldo Mitxelena Katedra Chicagon. Laster, beste bat abiatuko da Alemanian, Frankfurten; euskal arteari eskainitako Eduardo Chillida Katedrea.
Gaur egungo irakurleen eta etorkizunekoen prestakuntzea sendotzea da Etxepare Institutuaren helburua. Aurten, 89 lagunek eman dabe izena ikastaroan, eta horreetatik 14 Etxepareren rakurleak dira. Genero ikasketak, ikasketa kulturalak, itzulpen ikasketak, historia edo euskerearen soziolinguistikea izango ditue berbagai mintegietan.
Arlo bakotxeko adituak izango dira irakasleak, tartean New Yorkeko Unibertsidadeko Paul Julian Smith eta Chicagoko Unibersidadeko irakasle Mario Santana. Euskal Herriko adituek be parte hartuko dabe, besteak beste, Mariluz Esteban, Mikel Aizpurua eta Iñaki Martinez de Luna EHUko irakasleak.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!