'Mundua aldatzeko ideiak' topaketen zehaztasunak aurkeztu ditue Bilbon

Bizkaie! 2012-07-03 15:50   jardunaldiak

Eusko Jaurlaritzearen 2012 Fundazinoak Mundua aldatzeko ideiak izeneko kultura-ekimena antolatu dau garagarrilaren 5etik 7ra Bilbon. Ramiro Pinilla eta Luisa Etxenike idazleek berbaldi bana eskainiko dabe, eta ekimenaren zehaztasun guztiak aurkeztu ditue gaur.

Eusko Jaurlaritzearen 2012 Fundazinoak Mundua aldatzeko ideiak izeneko kultura-ekimena antolatu dau garagarrilaren 5etik 7ra Bilbon. Ramiro Pinilla eta Luisa Etxenike idazleek berbaldi bana eskainiko dabe. Ekimenaren zehaztasun guztiak aurkeztu ditue gaur.

Pentsamenduari eta ideiei behar dan moduko protagonismoa emon, hori da Pinilla eta Etxenikek azaldu dabenez, Mundua aldatzeko ideiak topaketen helburu nagusia.

Garagarrilaren 5etik 7ra, arrastiz, egunean hiruna saio izango dira, bakotxean hizlari bi izango dira, moderatzaile baten gidaritzapean.

Mundua aldatzeko ideiak topaketetan ondoko txostenak eta hizlariak izango dira:

- Modernotasun likidoa, kultura-paradigmaren aldaketearen aurreikuspen zuzena izan zan?, Zygmunt Bauman, Komunikazio eta Giza Zientzietako Asturiasko Printzea Saria.
- Zinema arrazakeria eta ahaztutako gatazkak Lehen Munduaren bihotzean, Bence Fliegauf, Berlineko Zinema Jaialdiaren Epaimahaiaren Sari Nagusia.
- Zientzia baliagarria da?, Ignacio Cirac, Espainianiako Fisikako Sari Nazionala.
- Ilustrazinotik austeridadera, kultura paradigma barria?, Susan George, Politika Zientzietan eta Filosofian doktorea.
- Literaturak zapalduen alde egin leikena, Susan Abulhawa, Palestinarako haur-parkeak izeneko GKEaren sortzailea eta zuzendaria.
- Literaturak mundua aldatzen lagundu leike?, Alessandro Baricco, antzerkigile eta idazlea
- Zer esan nahi dau 'feminista izateak' XXI. mendean?, Germaine Greer, feminismoan aditua
- Gatxa da, Alfredo Jaar arkitektoa eta zinemagilea.
- Loturearen kultura, irakurketa demokrazia lez, Luisa Etxenike, idazlea
- Zelan mantendu daiteke komunikabide independente bat, Amy Goodman, Democracy Now! saioko aurkezlea
- Uriak, biziteko modukoak izango ete dira inoiz?, Pier Giorgio Olivetti, Cittaslow Internacional mobimentuaren buru.
- Demokrazia, gizarte-garapenaren faktorea Hirugarren Munduko herrialdeetan, Sergio Ramírez Nikaraguako presidenteorde ohia eta Ventana literatur mobimentuko burua.
- Iraultzea eta Kontrairaultzea. Emakume eta gizon arabiarrek askatasunerantz egin beharreko ibilbide luzea, Wassyla Tamzali, MaghrebEgalité giza eskubideak bultzatzen dituan kolektiboaren kide sortzailea.
- Globalizazinoa eta giza irudimena, Shashi Tharoor, Indiako kanpo-arazoetako ministro ohia eta Commonwealth Writers’ Prize sariaren irabazlea.
- Zinemea, meditazinoa eta kulturea, Colin Vaines, zinema-produktorea
- Justizia soziala dararren personea al da artista?, Isabel Coixet, zinema-zuzendaria.
- Historia kontetako modua, Ramiro Pinilla idazlea
- Zer espero geinke politikaz, gaur egun ulertzen dogun moduan?, Josep Ramoneda, Parisko Institut de Recherche et Innovation institutuko presidentea.

Jardunaldietan izena emoteko edo informazino gehiagoa gura izan ezkero: www.irekia.euskadi.net eta www.2012euskadi.org

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu