'Ikastola mugimendua. Dabilen herria' liburua sarean ipini dau Euskaltzaindiak

Bizkaie! 2012-07-03 17:25

Euskaltzaindiak Ikastola mugimendua. Dabilen herria liburua sarean ipini barri dau, Akademiaren webgunean bertan. Liburu hau Jagon bildumearen 10. zenbakia da. Bertan ikastolen izaera kolektiboa azaltzen da, ikastolen eta gizartearen arteko alkarrekintzea bere bai.

Euskaltzaindiak Ikastola mugimendua. Dabilen herria liburua sarean ipini barri dau, Akademiaren webgunean bertan. Liburu hau Jagon bildumearen 10. zenbakia da. Euskaltzaindiaren eta Ikastolen Alkartearen arteko lankidetzearen emoitzea da. Bertan ikastolen izaera kolektiboa azaltzen da, ikastolen eta gizartearen arteko alkarrekintzea bere bai.

Lanak ikastolen historia sozialagaz zerikusia daben datuak, jazoerak, lekukotzak eta eretxi kontrajarriak batzen ditu, besteak beste. Bai ikastolea azaletik ezagutzen dauen irakurleak bai adituak bere, ikastolean mobimentuaren ikuspegi osoa topauko dau. Orain arte jakinak ziran datu askogaz batera, behin be jaso bako jazoeraa, adierazpen, lekukotza zuzen eta ikuspegi desbardinen barri emoten dau argitalpenak.

Liburua irakurgai dago, hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu