Euskalterm terminologia bankuaren bersino barriztua martxan dago

Bizkaie! 2012-06-15 12:23

Orain urtebete Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzeak Euskalterm terminologia bankuaren bersino barria ipini eban martxan. Orain, beste barrikuntza bat egin deutse Euskaltermi, hain zuzen be, bilaketea egiteko orduan erabileremua zehazteko aukerea

Orain urtebete Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzeak Euskalterm terminologia bankuaren bersino barria ipini eban martxan. Diseinuaz aparte, beste aldaketa batzuk egin ziran, funzionalidadeari jagokonez, batez be. Barrikuntzarik garrantzitsuena izan zan Terminologia Batzordeak onartutako hiztegiak Bankuan integrau zirala eta hiztegiotako termino guztiei ponderazino-markea ipini jakiela. Holan, erabiltzaileak argi ikusi leike zeintzuk diran Terminologia Batzordeak onartutako (3 ponderazino-marka) eta gomendatutako (4 ponderaziomarka) terminoak. Orain, beste barrikuntza bat egin deutse Euskaltermi, hain zuzen be, bilaketea egiteko orduan erabileremua zehazteko aukerea.

Horrezaz gan, bilaketearen emoitzea aurkezteko modua be aldatu dabe. Euskaltermen arduradunek azaldu dabenez, hobekuntzak egiten segiduteko, sano garrantzitsua da erabiltzaileen eretxiak eta ekarpenak jasotea. Hobekuntzok egin ostean, oraindino Eusko Jaurlaritzako sistema informatikoetan bizirik dagoan Euskaltermen bersino zaharraren konsulta betiko kenduko dala jakinarazo dabe.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu