Irati Iciarrek UEUren Udako Ikastaroen lehenengo balorazinoa egin dau

Bizkaie! 2014-07-24 10:43   jardunaldiak

UEUren 42. edizioko Udako Ikastaroak ateak zarratzekotan dagoz, eta amaieraren atarian Irati Iciarrek, ikastaroetako arduradunak, aurtengo edizinoko lehenengo balorazinoa egin dau. Bidean aldaketa eta zailtasun batzuk sortu diran arren, orokorrean sentsazino oso ona daukiela adierazo dau. Eibarren, Baionan eta Iruñean antolatu diran ikastaroetan 500 ikaslek parte hartu dabe, eta horrek sarearen osasun ona erakusten dau UEUko arduradunaren ustez.

UEUren 42. edizioko Udako Ikastaroak ateak zarratzekotan dagoz, eta amaieraren atarian Irati Iciarrek, ikastaroetako arduradunak, aurtengo edizinoko lehenengo balorazinoa egin dau. Bidean aldaketa eta zailtasun batzuk sortu diran arren, orokorrean sentsazino oso ona daukiela adierazo dau. Eibarren, Baionan eta Iruñean antolatu diran ikastaroetan 500 ikaslek parte hartu dabe, eta horrek sarearen osasun ona erakusten dau UEUko arduradunaren ustez.


1.- Zein balorazino egiten dozu aurtengo edizinoaz?

Akaso goiz da balorazino orokor bat egiteko baina sentsazinoa ona da, batez be ikastaroen gehiengoak aurrera egin dauelako. Gure arrakastea neurtzerako orduan kontuan hartzen doguna da egin dogun eskaintzatik zenbat matrikulazino izan diran. Ikastaroen %70k aurrera egin dau, ia 500 matrikula izan doguz eta gero ikasleen balorazino orrietan ikusiko dogu euren asetasun-mailea zenbatekoa izan dan. Giro ona egon da eta jentea gustura ibili dala ikusi dogu.


2.- Oztopoak, ezustekoak eta aldaketak ohikoak izaten dira atzean hainbeste lan daukien ikastaroak antolatzerakoan. Zein izan da aurten topautako zailtasunik handiena?

Hainbeste urtetako esperientziagaz gauzak aurreikusten joaten zara eta inprobisazinorako tartea gero eta txikiagoa da. Aurtengo ezusteko handiena Baionako Unibersidadeko instalazinoak ezin genduzala erabili izan da. Arineketan ibili ginan beste leku baten bila, ez geunkan-eta tarte handiegirik. Aurtengo leloari segiduz, “Saretu”, laguntza deia egin genduan eta AEKko ikasgelak eskaini euskuezan, bai eta Euskal Museokoak bere. Benetan eskertzen deiutsiegu euren eskuzabaltasuna.


3.- Aurtengo Udako Ikastaroetatik zer azpimarratuko zeunke?

Batez be gure sarearen indarra eta erantzuna. Ikastaroak antolatzerako orduan, izan be, urte hasieran deialdi zabal bat egin genduan gure bazkide eta profesionalen artean ikastaroak proponiduteko. Aurten, 42 ikastaro antolatzeko 100 proposamen jaso doguz eta horrek gure sarea indartsu dagoala erakusten dau eta benetan pozgarria da. Ganera antolatzaile batzuk barriak izan dira, gugana hurreratzeko lehenengo asmoa erakutsi dabe eta hori guretzat egitasmoaren osasun onaren erakusgarri da.


4.- Hainbeste jentegaz harremanetan egotean momentu kuriosoak sortzen dira, gogoratzen al dozu bitxeriaren bat?

Aurtengo bitxikeria Baionakoa izan da. Bertan antolatutako ikastaro batek matrikula asko izan ditu eta AEK-ko egoitzan sartzen ez ginanez, Baionako Euskal Museoko gela batean egin behar izan dogu ikastaroa. Eta gauzak zelan diran, ikasgela horretan bertan UEU sortu zan 1973. urtean. Zirkulua itxi egin dogula emoten dau, eta hasi ginan tokira bueltau garala.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu