Ibaizabal argitaletxeak euskeraz idatzitako erlijinoen ganeko liburuen bildumea aurkeztu dau
2011-12-07 11:58 kulturbizArgitaletxe bizkaitarrak euskerara itzulitako erlijino-testurik garrantzitsuenakaz egin dau 15 liburuki dituan bilduma hau, Koranetik filosofia budistaraino edota ebanjelio apokrifoetaraino, Deustuko Unibersidadeko Teologia Fakultadeagaz batera. Euskadin aitzindaria eta bakarra
Getxoartek 9.000 bisitari inguru izan ditu asteburuan
2011-12-07 11:01 KultureaGetxoarte aretoak 9.000 bat bisitari izan ditu aurtengo edizinoan, antolatzaileek jakinarazo dabenez. Erakusketea abenduaren 2an edegi eben, eta 4an, itxi. Hiru egunez 51 artista gazteren lanak egon dira ikusgai Areetako Geltokia plazako karpan. Artistak, galeristak eta artearen arloko hainbat profesional batu dira egunotan Getxoarten.
Egunik jentetsuenaren ostean, azken aurreko eguna gaur Durangon
2011-12-07 10:55 KultureaAbenduaren 6a, martitzena, jai eguna, egunik jentesuena izan zan. Astelehena izan zan, akaso, motelena eta domekan be ez zan jentetzarik ibili. Halan da be, antolatzaileek helarazo deuskuezan datuen arabera, joandako domekan, polito saldu ei zan.
Kontseiluak 'Euskaraz bizi nahi dut' liburua aurkeztu dau Durangon
2011-12-05 17:42 Euskerea berbagaiEuskaraz bizitearen aldeko dinamikan dagozan 21 idazlek eta beste hainbat ilustratzailek sortutako testuakaz eta marrazkiakaz osotutako liburua da gaur aurkeztutakoa.
Irudienea sortzaileen gunea abenduaren 6tik 8ra Durangon
2011-12-05 14:52 BarriakAbenduaren 6a eta 8a bitartean zabalduko ditu ateak Durangon Irudieneak, euskerazko ikus-entzunezkoen sortzaileen guneak. Topagunea Euskera alkarteen Federazinoa eta Gederiaga Alkartearen ekimenez sortu da Irudienea eta euskeraz sortutako ikus-entzunezkoen erakusleku zein ikus-entzule eta sortzaileen topaleku izan nahi dau.
Dobaneko zine maratoia eskainiko dau Zinema Euskaraz-ek Durangoko Azokan
2011-12-05 14:35 BarriakZine Maratoia eskainiko abenduaren 6an izango da. Bertan, azken hileotako zenbait estreinaldi ikusi ahal izango dira euskeraz. Etenik bako proiekzinoa pantaila erraldoiaz hornidutako Irudienea gunean, 50 lagunentzako lekua dauen autobusean izango da, eguerdiko 12:00etatik 20:00etara.
Asier Altunaren 'Artalde' filmak irabazi dau Lekeitioko Zine Bilerea
2011-12-05 10:10 BarriakAmateurren atalean, barriz, sormenezkoen arloan, lehenengo saria Joseba Uberuagaren Izena duena lanak jaso dau; Uberuagaren lana, gainera, igazko Benito Ansola Beken irabazleetako bat izan zan eta horrek poztasun handia eragin dau antolatzaileen artean.
Iñaki Apalategik irabazi dau Gpuntuaren finalerako azken txartela
2011-12-05 09:34 BertsolaritzeaBeñat Gaztelumendi, Jexus Mari Irazu, Iñaki Apalategi, Aitor Sarriegi, Unai Agirre, Agin Rezola, Alaia Martin eta Jon Martinek kantauko dabe abenduaren 18an, Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finalean, Donostian, Ilunben.
XVI. Euskal Dendeak abenduaren 3an edegiko ditu ateak, Durangoko merkatu-plazan
2011-12-02 15:45 KultureaXVI. Euskal Dendeak zapatuan, abenduaren 3an, edegiko ditu ateak, eta hilaren 8ra egongo da zabalik. Durangoko merkatu-plazeak 66 erakustoki hartuko ditu, Arbasoak alkarteak antolatuta. Euskal Dendearen aurtengo protagonistetako bat Galizia da, izan be antolatzaileen asmoa da galiaziarren artisautzea ezagurazotea; holan, Finisterreko artisauek antxinako lanbideak ulertzeko modua erakutsiko dabe.
'Linguae Vasconum Primitiae' liburuaren argitalpen faksimilea aurkeztu dabe Eusko Legebiltzarrak eta Euskaltzaindiak
2011-12-02 14:48 Euskerea berbagaiBernard Etxepareren 1545eko Linguae Vasconum Primitiae liburuaren argitalpen faksimilea aurkeztu dabe Eusko Legebiltzarrean. Jatorrizko testuaz gan, oraingo ortografiarako egokitutako euskerazko bersinoa be badauka edizino barriak, gaztelaniazko, frantsesezko, ingelesezko, alemanezko eta italierazko itzulpenak bere bai. Legebiltzarrak eta Euskaltzaindiak emon dabe argitara.
'Rapherria', lehen Euskal Rap Bildumea plazaratu dau infozazpi irratiak
2011-12-02 14:30 MusikeaEuskeraz egiten dan rap musikeari oihartzuna emon eta euskal kulturearen bilakaereari ekarpena egiteko asmoz sortu dau bilduma hau infozazpi irratiak. Euskal Herriko herrialde guztietako 17 taldek parte hartu dabe bilduma honetan. Guztiek euskerazko rap musikea egiten dabe
Tolosa, Ordizia, Arrasate, Andoain, Leioa, Barakaldo, Elorrio eta Amorebietako Udalek Europa Cinemas-Media sareagaz bat egin dabe
2011-12-02 13:48 BarriakAitatutako zortzi aretok lehenengo euskal sare txiki bat eratu dabe. Akordioa 2012ko urtarrilaren 1an martxan jarriko da modu ofizialean eta zinema europarraren eskaintzea nabarmen handituko dau gure lurraldean. Zinema aretoek 18.000 euroko laguntza ekonomikoa be jasoko dabe.
Atoan! argitaletxea aurkeztu dau Zenbat Gara alkarteak
2011-12-02 13:18 kulturbizEuskera ikasleari literatura ulerterraza, atsegina eta erakargarria eskaintzeko asmoz eta euskaldunen arteko komunikazinoa ardatz, euskera erraz, garbi eta ulergarria erabiliko dauen Atoan! izeneko argitaletxea (www.atoan.com) aurkeztu dau Zenbat Gara kultur alkarteak.
Igor Otxoak agur esan deutso Oreka Tx proiektuari Quebecen
2011-12-02 11:30 MusikeaHarkaitz Martinez de San Vicente eta Igor Otxoa Oreka Tx-eko kideak Quebecen dagoz egunotan txalapartea eta euskal kulturea bertan ezagutarazoteko asmoz. Bertan emon dau Igor Otxoak Oreka Tx-gaz egingo dauen azkenengo kontzertua.
Bruce Springsteenen Donostiako kontzertuko sarrerak salgai
2011-12-02 10:36 MusikeaBruce Springsteenek 2012ko bagilaren 2an joko dau Donostian, eta gaur, goizeko hamarretan ipiniko ditue salgai sarrerak. Kontzertua Anoetako estadioan izango da. Sarrerak erosteko hainbat bide dagoz: www.ticketmaster.com gunean, 902 150 025 telefonoan, edo Fnac eta Carrefour dendetan.
Hemen dago Buber sarien uzta barria
2011-12-02 10:13Daborduko jakinarazo ditue aurtengo Buber sarien proiektu irabazleak. Ekitaldia EITBren Bilboko egoitzan izan zan. Kulturize Androiderako aplikazinoa izan da euskerazko proiektu teknologikorik onena; lehiakide zituan, Banden Lehia 2011 eta Mundu Magikoa egitasmoak.
Kaotikok kalean dauka Bilboko Aste Nagusian grabautako 'X' zuzeneko lana
2011-12-01 17:38 MusikeaKaotiko taldeak zazpigarren diskoa plazaratu dau, X zuzeneko lana, Baga-biga diskoetxeagaz. Aurtengo Bilboko Aste Nagusian grabau eben diskoa, abuztuaren 24an. Orain arte argitaratutako disko guztietatik abesti esanguratsuenak batu ditue, 28 kanta danetara.
Justuri irrati egitasmo barria aurkeztu dau Uribe Kostako euskalgintzeak
2011-12-01 17:37Irrati barria multimedia, parte-hartzailea, euskaldun eta tokikoa izango da, komunidadeari zerbitzu publikoa emon eta Euskal Herriko beste irratiakaz alkarlanean ibiliko dana. Oraingoz honako eragileek osotu dabe talde sustatzailea: Berbalamiñe Leioako euskara alkartea, Betiko ikastolea, Bizarra Lepoan Getxoko euskera alkartea, Erandion Euskaraz Berbots!, Koska irratia, UK aldizkaria eta Ukberri.net.
Oihan Vegak 'Olentzero&Co' aurkeztu dau Bilbon, euskerazko lehenengo musikal originala
2011-12-01 17:03 MusikeaMusikal moderno eta apurtzailea da Broadway estiloan, oso bizia eta rock-pop doinuakaz. Familia osoarentzako ikuskizuna. Igaz jasotako arrakastearen ostean, (5.000 personatik gora ikusi eben) aurten Bilbon eta Iruñean izango da. Abenduaren 8an, Bilboko Arteria Campos Eliseos antzokian eta abenduaren 27an, barriz, Iruñeako Baluarte auditorioan.
Xaguxar saileko lau liburu barri kaleraru ditu Elkar etxeak
2011-12-01 16:59 KultureaElkar etxeak lau liburu kaleratu ditu umeentzako Xaguxar bilduman: Irribarrea zabaltzeko ipuinak (Juan Kruz Igerabide eta Jokin Mitxelena), Zabaleko txorimaloa (Juan Luis Zabala eta Maite Gurrutxaga), Nire aita ikusezina da (Julen Gabiria eta Patxi Gallego) eta Motozerra (Xabier Mendiguren Elizegi eta Aitziber Akerreta).
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...