Xaguxar saileko lau liburu barri kaleraru ditu Elkar etxeak

Bizkaie! 2011-12-01 16:59   Kulturea

Elkar etxeak lau liburu kaleratu ditu umeentzako Xaguxar bilduman: Irribarrea zabaltzeko ipuinak (Juan Kruz Igerabide eta Jokin Mitxelena), Zabaleko txorimaloa (Juan Luis Zabala eta Maite Gurrutxaga), Nire aita ikusezina da (Julen Gabiria eta Patxi Gallego) eta Motozerra (Xabier Mendiguren Elizegi eta Aitziber Akerreta).

Elkar etxeak lau liburu kaleratu ditu umeentzako Xaguxar bilduman: Irribarrea zabaltzeko ipuinak (Juan Kruz Igerabide eta Jokin Mitxelena), Zabaleko txorimaloa (Juan Luis Zabala eta Maite Gurrutxaga), Nire aita ikusezina da (Julen Gabiria eta Patxi Gallego) eta Motozerra (Xabier Mendiguren Elizegi eta Aitziber Akerreta). Xaguxar sailak hogei urte bete ditu, eta urteurrenagaz bat eginez, liburuen deiseinua barriztu egin dau argitaletxeak.

Irribarrea zabaltzeko ipuinak ipuin laburrez osotutako liburua da, 8 urtetik gorako irakurleentzat, eta kontakizun guztiek dauke umorea. Zabaleko txorimaloa lanak maitasun eta adiskidetasun istorio bat kontetan dau, Iker mutiko protagonistearen ikuspegitik. Motozerra bildurrezkoa istorioa da, Tartaloren ipuinaren moldaketa gaurkotua, hain zuzen be.

Julen Gabiria idazle galdakoztarraren Nire aita ikusezina da liburuak Mikel Zarate saria irabazi eban. Ume txiki baten aita da kontakizunaren protagonistea, eta badauka, zeozelan, osogai autobiografikorik. Umorea ez da falta Gabiriaren ipuinean; lan horretan lagun izan ditu Patxi Gallegoren ilustrazinoak. Hamar urtetik gorako umeentzako liburua da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu