'Euskal Irudigileak', logotipo, izen eta webgune barriagaz datoz
2011-11-21 14:52Izen barrian euskerazko berbak hartu dira, laburragoa eta zuzenagoa dan mezua eta izena lortzeko (Euskal Irudigileak) eta jarraian jatorrizko izendapen deskriptiboa (Asociación Profesional de Ilustradores de Euskadi) dator, FADIPeko kideak diran beste alkarteakazko lotureagaz jarraituz.
2012ko lehengo hiruhilabetekoan amaituko dan aldaketa prozesuaren lehenengo pausuak emon ditue orain; logotipoa aldatuz hasi dira eta geroago etorriko dira posta elektroniko barriak eta webgune barria eta horregaz batera egingo dan berregituraketa osoa.
Lehenengo zatia: Logotipoa eta izena aldatzea
Itxura barriak eboluzinoa eta gaur egunera egokitzea adierazoten dau. Aurrekoagaz apurtzea dakar nahitaez eta ikuspegi gaurkotua, sinplea. Alkartea ahalik eta gehienei ezagutarazotea, publikoak logo barria gogoratzea eta konfidantza eta hurrekotasun ezaugarriak sendotzea ditu helburu. Esangura horretan, Alkartearen euskerazko berbak hartu dira, laburragoa eta zuzenagoa dan mezua eta izena lortzeko (Euskal Irudigileak) eta jarraian jatorrizko izendapen deskriptiboa (Asociación Profesional de Ilustradores de Euskadi) dator, FADIPeko kideak diran beste alkarteakazko lotureagaz jarraituz.
Bigarren zatia: Webgune barria
Aldaketeagaz erabilerea eta nabigazinoa errazagoa izango da, aktiboagoa eta dinamikoagoa. Horrezaz gan, euskeraz eta gaztelaniaz agertuko dira menua eta edukiak.
Momentu honetan programazino, konfigurazino eta lan teknikoetan dabiz webgune barria ahalik eta azkarren sareratzeko (www.euskalirudigileak.com).
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!