Abran hegazti migratzaileak begiratzeko jarduerea zapatuan, hilaren 14an
2026-02-13 12:37 Pil-pileanLa Bola hondartzearen ondoko pasealekuan 09:30etik 13:30era.
Babesteko, elikatzeko eta migrazioan deskantsua hartzeko lekutzat Abra erabilten daben hegazti espeziak jenteari erakusteko, hegazti horreek begiratzeko beste jarduera bat egingo da La Bola hondartzearen ondoko pasealekuan. Getxoko Udalak atondutako jarduerea da, Getxonatura, ezagutu eta zaindu goiburuko ekimenaren barruan.
Jarduerearen ordutegia 09:30etik 13:30era izango da. Aitatutako lekutik eta material optikoa erabiliz, besteak beste, teleskopioa eta prismatikoak, baita landa-gidak be, ahalik eta espezie gehien ikusteko ahalegina egingo da, interesa daben personei Getxoko kostalde tarte honetako hegaztien aberastasuna erakusteko. Era berean, hegaztien balioak eta natura-inguruneari egiten deutsen ekarpena transmitiduteko saiakerea egingo da, txoriak begitu, gozau eta identifikauta.
Mueta horretako jardunaldi bi egiten dira urtean, hasieran eta amaieran, eremu horretan ikusi daitekezan espezieen maila handiena hartzen saiatzeko: sedentarioak, negutarrak eta eztei ondoko eta/edo eztei aurreko migrazinoan geratzen diranak. Data horreek oso egokiak dira migrazinoan dagozan espezieak begitu, horreen artean kaioak, lertxunak, neurri desbardinetako limikolak, ubarroiak, murgilak eta txilinportak, besteak beste. Joan dan zemendiko jardunaldira joan ziran personek migrazinoaren momentu desbardinetan Abran ikusi daitekezan hegazti espezieak alderatu eta horreen aldaketaz jaubetu ahal izango dira.
Doako jarduera honetarako ez da beharrezkoa aldez aurretik izena emotea eta edozein persona pasau daiteke zapatuan La Bola hondartza ingurutik aitatutako ordutegian.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
