Lander Beloki, egungo Enpresagintza Fakultadeko Dekanoa, MUko Errektore izentau dabe
2026-09-25 09:36 Pil-pileanMondragon Unibersidadeko Kontseilu Errektoreak ezohiko bileran hartu dau erabagia.
Izentapen hori 2027ko urtarrilaren 1ean sartuko da indarrean.
Gaur egungo errektoreak, Vicente Atxak, 2026ko abenduaren 31n amaituko dau Mondragón Unibersidadeko buru bezela egin dauen lana, karguan hamabi urte emon eta hirugarren agintaldia amaitu ostean. Haren lidergoak modu esanguratsuan lagundu dau Mondragon Unibersidadeak gizartean dauen eragina sendotzen eta bai Unibersidadearen hazkundean eta nazinoarteratzean be. Gainera, zehatz azpimarratzen dogu Atxaren giza kalidadea eta konfidantzazko hartu-emonak sortzeko dauen kapazidadea eta horrek, errasto edo lerro sakona itxiko dau bai Unibersidadean, bai bertako kide guztien artean be.
Horregaitik guztiagaitik, Kontseilu Errektorearen izenean, gure esker ona eta autortzea adierazo nahi deutsadaz Vicente Atxari bere konpromisoagaitik eta egindako lan bikainagaitik, Mondragón Unibersidadea posizino sendoan ixtenten baitau etorkizuneko erronkei aurre egiteko.
Horrezaz gan, Kontseilu Errektoreak adierazo dau Lander Belokin erabateko konfidantzea dauela etapa barri honetan Mondragon Unibersidadeko buru izateko. Bere ibilbidea eta esperientzia berme sendoa dira Unibersidadearen erronkak eta aukerak gidatzeko.
Badakit Lander Belokik Mondragón Unibersidaea osotzen dogun guztion laguntzea eta lankidetzea izango dituala.
Lander Beloki Mendizábal (Zaldibia, 1971).
Ekonomia eta Enpresa Zientzietan doktorea da Euskal Herriko Unibersiddtean (EHU). Bertan egin zituan unibersidade-ikasketak eta ondoren doktorego-tesia, mikroekonomiaren eta industria-antolakuntzearen arloan espezializauta.
1999an hasi zan Mondragon Unibersidadean lanean, Enpresagintza Fakultadeko Ekonomia irakasle eta ikertzaile lez. 2005etik MUko Enpresagintza Fakultadeko dekanoa da eta ardura hori MU Enpresagintzea S.Coop.-eko zuzendaritzeagaz eta MIK S.Coop.-en ikerketa-arloko zuzendaritza-erantzukizunakaz buztartu dau. MUko zuzendaritza-taldeko kidea be bada.
Belokiren ibilbidean zehar, kooperatiba, enpresa eta erakundeen inguruko hainbat eginkizun be bete ditu. Eroskiko Kontseilu Errektoreko kide eta Lagun Aro Segurosen Administrazino Kontseiluko kide izan da eta aditu gisa bezela ibili da Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetako Batzordean. Horrezaz gan, EITBko komunikabideakaz ohiko kolaboratzailea izan da ekonomiari lotutako gaiak aztertzen.
Haren ibilbide profesionalari esker, unibersidadearen, enpresearen eta kooperatibismoaren esparruen ezagutza zabala eskuratu dau, bai unibersidade-kudeaketan bai hainbat erakunde
kooperatibotako gobernu-organoetan izandako esperientziaren ondorioz. Esperientzia horreek aukerea emon deutse unibersidade, enpresa eta kooperatiba-ereduaren arteko hartu-emonen ikuspegi integrala jorratzeko, baita horreek garapen ekonomiko eta sozialean daben ekarpena ulertzeko be.
Badaki euskeraz, gaztelaniaz eta ingelesez berba egiten.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
