Adinbakoen kirolean abusutzat joten ez dana sexu-indarkeriaren parte izan daiteke
2026-09-24 07:45 Pil-pileanSexu-indarkeria ikusgarritasun txikiko errealidadea da.
Andrea Sáenzek aztertu dau kirolariek zelan antzemoten dituen entrenatzaileen jokabide zehatz batzuk. 292 kirolariri pasautako inkestetan eta eskola-garaian abusuak sufridu zituen sei personari egindako alkarrizketetan oinarritzen da azterketea eta erakusten dau abusutzat joten ez diran jokabide normalizatu batzuk sexu-indarkeriako prozesuen parte izan daitekezala. Emoitzek nabarmentzen dabe hezkuntzeak aparteko garrantzia dauela patroi horreek ezagutzeko eta kirol-espazio seguruak bermatzeko.
Kirolaren esparruan adinbakoen kontra egiten dan sexu-indarkeria ikusgarritasun txikiko errealidadea da, eskura ditugun datuek erakusten daben arren ez da fenomeno bakartua. Euskal Herriko Unibersidadeko (EHU) GIKAFIT taldeak Euskal Autonomia Erkidegoan landutako txosten baten arabera, parte-hartzaileen % 20k sufridu zituen entrenatzaileen jokabide sexualak: mosuak ezpanetan, interes sexualaren adierazpenak eta sexu-hartu-emonak izateko proposamen zuzenak.
Sáenz ikertzaileak adierazo dauenez, tasak altuak dira baina gaia ikertzen dodala esaten dodanean, jentea harritu egiten da, uste baitabe kirolean ez dagoala adinbakoen kontrako abusu edo gehiegikeriarik. Tabua da, eta ezkutatzeko ahalegina egiten da. Gure ikerketearen bidez errealidadea ezagutu eta ikusgai jarri nahi dogu, prebeniduteko.
Testuinguru horretan, ikertzailearen azken azterketako emoitzek —kirolarien perzepzinoak eta esperientziak aztertzen ditu— gako garrantzitsuak emon ditue. Hona hemen Sáenzen azalpenak: 292 kirolariri egindako inkesta kuantitatiboak eta eskola-ume zirala kirolean sexu-indarkeria sufridu eben 6 personari egindako alkarrizketa kualitatiboak eta egiaztatu dogu eremu gris edo ilunaren aurrean gagozala, hau da, kirolariek abusu moduan ikusten ez dituen eguneroko jokabide ugari dagoz baina sexu-indarkeriatik urten dabenek beren esperientzia berreregiten dabenean, abusu-prozesuaren parte bezela identifiketan ditue.
Inkestan parte-hartzaile izan ziranek esan behar eben entrenatzaileen 24 jokabide zehatz sexu-indarkeriatzat zituen ala ez: % 80k baino gehiagok jokabide sexualizatuenak identifikau zituen sexu-indarkeria bezela, besteak beste, sexu-hartu-emonak proponidutea pribilegioen truke, ezpainetan mosua emotea eta bularretara eta ipurmasailetara begiratzea. Edozelan be, beste jokabide batzuk (adibidez, besarkatzea, aisialdiaren inguruko galderak egitea, arreta personalizatua eskaintzea eta hartu-emon indibidualerako aukerak sortzea) ia ez ziran sexu-indarkeria bezela sailkatu.
Halan da be, testigantzek erakutsi eben sexu-indarkeria sufridu ebenek, atzera begitu, abusuaren partetzat identifikau zituela hain esplizituak ez diran jokabide normalizatuago batzuk. Sáenzek azaldu dauenez, hareen kontakizunek berresten dabe sexu-indarkeria ez dala beti agiriko abusu bategaz hasten, baizik eta arreta bereziko prozesu, erregalu eta alkarrizketa personalakaz hasi daitekezala, eta holakoak positibotzat jo daitekez edadearen arabera. Ikusi dogu tratu berezi hori patroi baten parte dala sexu-indarkeriako kasuetan.
Besarkada bat, bere horretan, ez da delitua
EHUko ikertzaileak argitu dau horrek ez dauela esan nahi eremu gris horretako jokabide guztiak abusu-egoera edo delitu diranik bere horretan baina bai indarkeria-prozesu baten parte izan daitekezala errepetiduten, personalizetan, sekretuan gordeteko eskatzen eta desbardinen arteko botere-hartu-emonen testuinguruan jazoten diranean. Sáenzen eretxiz, testuinguru osoari eskaini behar jako arretea, ez egoera jakin bati. Gure helburua ez da aztertzea besarkada bat emotea (adibidez, partidu bat irabazi ondoren) ondo ala txarto dagoan. Egokia izan daiteke, kirolari batek autoestimu baxua badau eta partiduan bikain ibili bada. Aztertu behar da besarkada hori arreta esklusibo baten parte ete dan ala menpekotasun emozional bat dagoalako adierazgarria ete dan.
Helburuak
Azterketearen helburua ez da kirol-dinamiken berezko gertutasuna desagerrarazotea, ez eta entrenatzaileak susmagarri bilakatzea be. Kirolak irakasteko konfidantzea eta kontaktu fisikoa behar dira baina ikerlariak zehaztu dauenez, ezaugarri horreen ondorioz gatxagoa izan daiteke kirolarientzat bereiztea zein jokabide diran kirol-hartu-emonei jagokozanak eta zeinek gainditzen dituen muga jakin batzuk. Horregaitik, Sáenzen esanetan, hezkuntzea sano garrantzitsua da: entrenatzaileen eta kirolarien arteko konfidantzazko hartu-emonak positiboak eta beharrezkoak dira kirolean. Ez ditugu debekatu nahi, baina garrantzitsua da kirolariei tresnak emotea jakin deien jokabide jakin batzuek noiz hartzen daben esangura desegokia. Zer jazo daiteken jakinda, antzeko zeozer jasoten jaken bereiztu leikie eta laguntzea eskatu. Hezkuntzea oinarrizkoa da prebentzinorako.
Era berean, EHUko ikerketa-taldeak profesionalak eduketearen garrantzia azpimarratu dau, mugak zeintzuk diran jakin eta egoera jakin batzuk ebitau deiezan: helburua da babes-hartu-emona garbiak eta babes-mekanismoak izango dituen kirol-ingurune seguruak bultzatzea. Adibidez, ebitetako moduko bakartze-egoerak murriztea, bakarka alkartzeko momentuak ikusgarriago egitea eta salaketa eta babes-mekanismoak indartzea.
Andrea Sáenz Olmedo
GIKAFIT ikerketa-taldearen parte da. Aitor Iturricastillogaz eta Oidui Usabiagagaz batera prestau dau artikulua; hain zuzen, biek zuzendu eben Sáenzek eskola-edadeko talde-kiroleko sexu-indarkeriari buruz egindako tesia.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
