Gaur, hilak 12, Eguibar eta Romero snowboardcross proban lehiatuko dira
2026-02-12 13:31 KirolaMilan-Cortina d 'Ampezzo 2026ko Neguko Joko Olinpikoetan.
Gizonezkoen snowboardcross probea gaur, hilak 12, jokatuko da. Halanda ze, Lucas Eguibar eta Álvaro Romero, euskal snowboarder biak, Milan-Cortina d 'Ampezzo 2026ko Neguko Joko Olinpikoetan parte hartuko dabe.

Lucas Eguibar
Milan-Cortina d 'Ampezzokoak gipuzkoarraren laugarren Jokoak izango dira, Sotxi 2014, Pyeongchang 2018 eta Beijing 2022 txapelketetan lehiatu ondoren eta Errusian eta Txinan lortutako zazpigarren postuakaitik diploma bi eskuratu eta gero. Gogoratu behar da, gainera, donostiarra Munduko txapeldun izan zala 2021ean, Munduko txapeldunorde 2017an eta Kristalezko Globoaren irabazle 2015ean Munduko Kopako sailkapen nagusian.
Aurtengo Txinako Munduko Kopan jausi ondoren, Eguibarrek hitzordu olinpikoari aurre egingo deutso, podiumerako aukerei eusteko helburuagaz.
Ikusi bideoa hemen.
Alvaro Romero
Álvaro Romero, snowboarder donostiarrak, brontzezko dominea irabazi eban 2020. urtean Lausanan jokatutako Gazteriaren Jokoetan. 2021eko urtarrilean irabazi eban maila absolutuko FIS lasterketan. Bestalde, Munduko Kopan egin eban debuta, Reitalmeko (Austria) hitzorduan. 2023an haren lehen podiuma lortu eban Munduko Kopan, baita urrea eskuratu Passo San Pellegrinon jokatutako junior mailako Munduko Txapelketan.
Haren estreinaldi olinpikoa izango da.
Ikusi bideo hemen.
Bestalde Eusko Jaurlaritzako Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zuzendariak, Gorka Iturriagak, adierazpenak emon ditu BAsque Teameko YouTube kanalean.

Horreezaz gan, Arrietta Rodriguezek eski alpinoko eslalomean parte hartuko dau zezeilaren 18an, Tofane Alpine Skiing Centren.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
