Laudion jokatuko da lehen faseko bigarren saioa domekan

Bizkaie! 2026-02-12 13:03   Bertsolaritzea

Erosi sarrerak hemen.

Zezeilaren 15ean, Laudioko Kasino aretoan izango da txapelketako bigarren saioa, arratsaldeko 17:30ean. Sei bertsolarik parte hartuko dabe: Aitor Ugarte Eriz - Aramaio; Andere Arriolabengoa Bengoa - Aramaio; Ekaitz Samaniego Curiel - Gasteiz; Hegoi Amabizka Gamiz - Gasteiz; Manu Bendala Garcia-Donas - Sevilla/Sarria; eta Peru Abarrategi Sarrionaindia - Aramaio.

Gai-emoilea Irati Martinez Izaga (Gasteiz) izango da.

Lehen faseko 2. saioa izango da Laudiokoa. Lehen saioa aurreko zapatuan izan zan Oionen eta Izarran izango da Txapelketako lehen faseko 3. eta faseko azken saioaren lekuko.

Kantauko daben bertsolariak

  • Aitor Ugarte 2018 eta 2020ko Arabako Eskolarteko txapelduna izan zan.
  • Andere Arriolabengoak 2020ko Kudrillartekoan irabazi eba, Aramaioko Izenbakuek taldeko kidea izan zan (Peru Abarrategigaz batera).
  • Ekaitz Samaniego 2023an eta 2025ean, Arabako Kuadrillartekoa irabazi eban taldeko partaide izan zan, 2023an Katuko Muñoak taldekoa eta 2025ean Pinto pintto taldekoa (urte bietan Eli Zalduagaz batera).
  • Hegoi Amabizka 2024ko Arabako Eskolarteko Bertsolari Txapelketako txapelduna izan zan eta 2024an Imanol Lizardi Bertsolari Gazteen Sariketea irabazi eban.
  • Manu Bendalak 2025eko Kudrillartekoan irabazi eban, Zuia-Urkabustaiz Arlobiko bardoak taldeko kidea izan zan.
  • Peru Abarrategi Arabako Eskolarteko Txapelduna izan zen 2013an eta 2014an, 2020ko Kudrillartekoan irabazi eban, Aramaioko Izenbakuek taldeko kidea izan zan eta 2022ko Arabako Bertsolari Txapelketako txapelduna da (Andere Arriolabengoarekin batera).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu