'Baba Yaga eta sorginkerien liburua' filma, ikusgai

Bizkaie! 2026-02-13 07:30   Zinemea

Zinema Euskeraz programearen barruan.

'Baba Yaga eta sorginkerien liburua'. | Ikusi handiago | Argazki originala

Baba Yaga eta sorginkerien liburua filma ikusgai dago EAEko hainbat aretotan, Zinemea Euskeraz programearen eskutik. Ume zein gazteei zuzendutako film errusiarra euskerara bikoiztuta ikusi ahal izango da.

Zineuskadik sustatutako Zinema Euskeraz programearen barruan aurton ikusiko dogun laugarren filma da. Euskal ikus-entzunezkoen sektoreari laguntzeko helburua dau Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika sailak bultzautako programeak eta ume zein gazteei zuzendutako pelikulen bikoizketaz arduratzen da, zinemagintzan euskerearen zabalkundea bultzatzearren.

Sinopsia

Maitagarrien ipuinen erresuman, txabola txiki eta urmael baten ondoan, Baba Yaga sorgina bizi da, haren katu asmalari eta iratxo alai batzuekaz batera. Yaga, botere magikoak hobetzen saiatuko da, baina hori egiteko sorgin-liburua behar dau, dauela urte asko Belladonna aztu gaiztoak lapurtutakoa. Egun batean, Safir printzesaren ustebako bisita batek haren etsaiaz mendekatzeko aukerea emongo deutso Yagari.

Proiekzinoak

Filma ondoko zinema-aretoetan ikusi daiteke: Cines Gorbeia (Gasteiz), Florida Zinemak (Gasteiz), Niessen (Errenteria) eta SADE Antiguo Berri (Donostia).

Datozen hilabeteetan, beste film batzuk be izango doguz Zinemea Euskeraz programearen barruan, esaterako: Chirp, Honey Hillseko ikertzailea, Ninja a cuadros: el origen eta Tafiti.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu