Iruñetik datorren energiak Mendi Tourrari aurrera jarraitzeko aukerea emoten deutso

Bizkaie! 2026-02-13 11:16   Zinemea

Urte amaierarako 50 herritara heltzea da aurreikuspena.

1.600 ikuslek gozau dabe Iruñeako Golem Baiona zinema-aretoetan Mendi Tourraren 11. edizinoan.

Sustraiak. Ráices perdidas pelikulea Golem Yamaguchiko karteldegian laugarren astez eskainiko da.

Mendi Tour, nazinoarteko mendi zinemaldiko pelikula onenen zirkuitu ibiltariak 1.600 ikusle batu ditu Iruñeko Golem Baiona zinema-aretoetan. Lau egunez, zezeilaren 2tik 5era, egunero saio bikotxakaz, zinemeak eta mendiak bat egin dabe Golem Baionan, giro zoragarria sortuz publikoaren gozamenerako.

Mendi Tour 2026

Iruñetik (zeilaren 2tik 5era) datorren energia bultzada honek Mendi Tourrari aurrera jarraitzeko aukerea emoten deutso. Dagoeneko baieztatuta dagoz hainbat hitzordu, eta urte amaierarako 50 tokitara heltzea da aurreikuspena.

Zezeila

10-11 Donostia.
17-19 Eibar.
20 Busturia.
22 Irurtzun.
24-25-26 Vigo.
25-26 Leioa.
27-1 Eskoriatza.
28 Otxandio.
28 Canet d'en Berenger.

Martia

6-7 Vielha E Mijaran.
6-13 Igorre.
9-10-11 Tolosa.
12-13 Leon.
12-13 Salamanca.
16-17-18 Valladolid.
17-18-19 Burgos.
20-23 Bilbo-Bidaiarien Txokoa.
23-24-25-26-27 Gasteiz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu