Miguel Romea Chicote maisua izango da zuzendari gonbidadua
2026-02-13 08:57 MusikeaEl Arca de Noé lana entzungo da kontzertuaren hasieran.
Bilboko Udal Musika Bandeak Sentsualitatea eta Mitoa kontzertua eskainiko dau datorren zezeilaren 15ean, domekan, eguerdiko 12:00etan, Euskalduna Jauregiko Auditoriumean. Miguel Romea Chicote maisuaren zuzendaritzapean, 2025/2026 denporaldiko hitzordu nabarmenetako bat izango da.
Programeak soinu-bidaia bizia eta iradokitzailea proponiduten dau, sorkuntza garaikidea eta errepertorio sinfoniko aberatsa buztartuz, indar narratibo handiko obren bidez.
Kontzertua Miguel Romea Chicote maisuak zuzenduko dau, Verum Orkestra Sinfonikoko zuzendari titularra eta bere belaunaldiko batuta entzutetsuenetakoa.
Espainiako orkestra eta banda askoren gidaritzan ibilbide autortua egin ondoren, Romea estimatua da XIX. eta XX. mendeetako errepertorio sinfonikoaren interpretazinoakatik, bai eta zuzentzen dituan formazinoetatik adierazkortasunaren ahalmen handiena atarateko dauen gaitasunagaitik be.
Óscar Navarro (1981) konpositore alacantarraren El Arca de Noé lanak emongo deutso hasierea ikuskizunari, Bibliako pasarte ezagunean inspirautako indar adierazkor handiko obreak. Navarrok diskurso musikal zuzena eregiten dau, Bandeak bere kolore eta nabardura guztiak erakutsi daizan, tensinoz, lirismoz eta ikusgarritasunez betetako kontakizun bati formea emonez. Musika garaikidea, publikoaga emozinoaren eta narrazinoaren argitasunaren bidez konektetako kapaza dana.
Jarraian Nikolai Rimsky-Korsakoven Scheherazade (1888) entzungo da, errusiar sinfonismoaren eta orkestrazinoaren artearen monumentu handienetako bat. Mila eta bat gau ipuinetan oinarrituta, obreak sensualidadez, exotismoz eta fantasiazko soinu-uniberso batez gozetako aukerea eskainiko dau. Hedonismo orkestral hutsa, baina asmo handikoa.
Miguel Romea Chicote
2010etik Chicote Verum Orkestra Sinfonikoko Zuzendari Titularra da. Hauxe da Gaztela-Mantxan sortutako lehenengo orkestra sinfoniko profesionala, denporaldi egonkorra eskaintzen dauena. Espainiako musikari-belaunaldi barriko gazte talentudunez osotutako orkestra hau benetako erreferentzia da, orquestra handirako XIX. eta XX. mendeetako errepertoriaz egindako interpretazinoakaitik. Madrilen jaioa, klarinete-irakaslearen goi-titulua eskuratu eta Karrera Amaierako Ohorezko Saria irabazi eban Madrilgo Errege Goi-Konserbatorioan. Graduondoko ikasketak Rotterdams Conservatoriumen eta Salzburgoko Universität für Musik Mozarteumen egin zituen.
Sarrerak hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
