EHUk boto elektronikoa erabiliko dau lehenengoz Klaustroa aukeratzeko

Bizkaie! 2011-11-22 11:35

Euskal Herriko Unibersidadeak (EHU) Klaustrorako hauteskundeak egingo ditu zemendiaren 22an; oraingoan, ganera, boto elektronikoaren sistemea erabiliko dabe lehenengo aldiz. Klaustroa, unibersidadeko kideen ordezkaritzarako organo gorena da, eta zezeilaren 15ean onartutako EHUren estatutu barrien arabera aukeratuko da lehenengoz

Euskal Herriko Unibersidadeak (EHU) Klaustrorako hauteskundeak egingo ditu zemendiaren 22an; oraingoan, ganera, boto elektronikoaren sistemea erabiliko dabe lehenengo aldiz. Klaustroa, unibersidadeko kideen ordezkaritzarako organo gorena da, eta zezeilaren 15ean onartutako EHUren estatutu barrien arabera aukeratuko da lehenengoz, EHUko iturriek adierazo dabenez.

Orain arte, erretoreak, idazkari nagusiak, gerenteak eta 300 klaustrokidek osotzen eben Klaustroa; aurrerantzean, ostera, karguagazko hiru kide eta beste 240 egongo dira. Azken 240 horreek modu honetara banatuko dira: 135 irakasle iraunkor doktore; 18 irakasle iraunkor ez-doktore; bost ganerako irakasle eta ikertzaile; 53 ikasle eta 29 administrazino eta zerbitzuetako langile. Ikasleen ordezkariak urte birako aukeratzen dira, ganontzekoak, lau urterako.

Lau iakastegietako (Letren Fakultadea, Psikologia Fakultadea, Medikuntza eta Odontologia Fakultadea eta Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoa) ikasleek, irakasleek eta ikertzaile iraunkorrek boto elektronikoa erabili ahal izango dabe. Graduondoko ikasleek be sistema bera dauke.

EHUk aukeratutako boto elektronikoko sistemea oso erraza eta intuitiboa da, Unibersidadeko irurriek adierazo dabenez. Boto-emolea lehendik egon ebhar da indetifikauta identifikaturik, eta Interneterako sarbidea daukan ordenagailua izan behar dau eskura. Sistema barriak botoen zenbaketea erraztu egiten dau.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu