Elhuyar Fundazinoak Stimula ikerketa-proiektu europarra koordinauko dau
2011-11-18 11:14Elhuyar Fundazinoak Europako Batasunak finantzautako Stimula Stimulating Science And Technology Competences Through Innovative Means For Teaching And Learning (Zientzia eta Teknologiako gaitasunak estimuletan hezkuntza-baliabide barritzaileen bidez) hezkuntza arloko ikerketa-proiektua koordinauko dau, Elhuyarreko iturriek adierazo dabenez.

Elhuyar Fundazinoak Europako Batasunak finantzautako Stimula Stimulating Science And Technology Competences Through Innovative Means For Teaching And Learning (Zientzia eta Teknologiako gaitasunak estimuletan hezkuntza-baliabide barritzaileen bidez) hezkuntza arloko ikerketa-proiektua koordinauko dau, Elhuyarreko iturriek adierazo dabenez. Proiektua urte bikoa izango da, eta helburua da 12 eta 18 urte bitarteko gazteak zientzia- eta teknologia-gaietan motibetea.
Stimula proiektuan, Elhuyar Fundazinoaz gan, ondoko erakunde honeek ibiliko dira alkarlanean: Zaragozako Unibersidadea (Espainia); St. Mary's University College Belfast (Ipar Irlanda/Erresuma Batua); Steinbeis ikerketa-zentroa eta Phaenovum alkartea (Alemania) eta National College Nicolae Titulescu ikastetxea (Errumania). Asteon alkartu dira lehenengoz erakunde horreetako ordezkariak Elhuyar Fundazinoaren egoitzan, Usurbilen, eta egunotan Euskal Herrian izango dira proiektuaren hasieran.
Ikasleei zientzia- eta teknologia-gaietan interesa biztea dabe helburu erakundeek; hezkuntza-metodologia barriak sortu nahi ditue, ikastetxeak eta zientzia eta teknologiaren arloko erakundeak alkarlanean ipiniz. Horretarako, besteak beste, Europako ikasleen eritxiak hartuko ditue kontuan, eta trebakuntza-plangintza berezia egingo dabe irakasleentzat.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!