Ondarearen Europako Jardunaldiek parte-hartze handia izan dabe Bizkaian

Bizkaie! 2011-11-22 10:43   jardunaldiak

Ondarearen Europako Jardunaldiek 80 ekitalditik gora antolatu zituen urrian; antolatzaileen jakinarazo dabenez, parte-hartze handia egon da, eta jentearen harrerea be ona izan da. Labur geratu dira, jardunaldien aurtengo parte-hartzaile askok esandakoa. Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Sailak sustatu eta koordinau eban ekimena, 44 udalen eta erakunderen laguntzinoagaz

Ondarearen Europako Jardunaldiek 80 ekitalditik gora antolatu zituen urrian; antolatzaileen jakinarazo dabenez, parte-hartze handia egon da, eta jentearen harrerea be ona izan da. Labur geratu dira, jardunaldien aurtengo parte-hartzaile askok esandakoa. Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Sailak sustatu eta koordinau eban ekimena, 44 udalen eta erakunderen laguntzinoagaz. Aurton, Argiak eta aurrerapena. Bizkaia Ilustrazinoaren garaietan izan dabe goiburu jardunaldiek.

Bizkaiko ondarearen aberastasunak barriro be harritu dau jentea, adierazo dabe Foru Aldundiko iturriek. Herriz herri atondutako ekintzen bitartez, Ilustrazino garaiako kulturea eta jakituria eskainiko jake herritarrei. Danetariko jarduerak antolatu ziran urrian, Bizkaiko ondarea erakusteko: berbaldiak, antzezpenak, bisita gidatuak, antzerki emonaldiak, erakusketak, osterak eta abar. Publikoak edukien aukereketea, gidarien eta hizlarien profesionaltasuna, antzerki emonaldiak eta XVIII. mendean girotutako bazkaria azopimarratu ditue, jasotako erantzunen arabera. Ondarearen Europako Jardunaldietan urtetik urtera bisiten kopurua gehitu egin da, ganera.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu