Artea, matematikea eta magiaren eguna, Guggenheim museoan
2011-11-18 14:44 jardunaldiakZapatuan, zemendiaren 19an, artea, arkitekturea, matematikea eta magia batzen dituan jarduera ludiko eta hezigarriz betetako eguna izango da Guggenheim Bilbao Museoan, Espainiako Matematika Errege Alkarteagaz lankidetzan. Umeen Nazinoarteko Eguna atxaki hartu dau Matematika Alkarteak mendeurrena Bilbon ospatzeko.
Zapatuan, zemendiaren 19an, artea, arkitekturea, matematikea eta magia batzen dituan jarduera ludiko eta hezigarriz betetako eguna izango da Guggenheim Bilbao Museoan, Espainiako Matematika Errege Alkarteagaz lankidetzan. Umeen Nazinoarteko Eguna atxaki hartu dau Matematika Alkarteak mendeurrena Bilbon ospatzeko.
Museoko bisitariek umeentzako zein helduentzako tailer sortzaileetan, topaketetan eta magia-ikuskizunetan parte hartu ahal izango dabe zapatuan. Zortzi eta hamabi urte bitarteko umeek Richard Serraren inguruko tailerrean, Orekearen bila parte hartu ahal izango dabe; eta Brancusiren inguruko tailerrean, Geometriagaz jolasean, bostetik zazpira bitartekoek, euskeraz edo gaztelaniaz.
Dodekaedro-izarra tailerra bederatzi urtetik gorako umeentzako zein helduentzako egokia da. Akio Hizume japoniar arkitektoaren artelanak iturritzat hartuko ditue matematikak artisten sortze-prozesuetan erabilten dirala azaltzeko. Modu berean, edozeinentzako aproposa da Magia eta matematikak ikuskizuna; horren bidez argituko da zelan erabilten diran matematikaren oinarriak magia-trikimailuetan.
Helduentzako jardueren artean, Artea eta matematikaren inguruko solasaldiak dago.
Azkenik, José María Iturralde artisteagaz berbetan jarduerea izango da. Iturralde Cuenca taldeko kidea izan zan eta Espainiako pintura geometriko abstraktuaren adierazle nabarmena da. Artea eta matematikearen inguruko loturaz jardungo dau; moderatzailea Raúl Ibánez izango da, EHUko irakaslea eta Zientzia eta Teknologia Fakultadeko Matematika arloko ikerlaria. Makina bat gai landuko ditue, besteak beste, geometria-abstrakzinoaz, ezinezko irudiez, arte optikoaz, hegal-egiturez, ordenagailua artean erabilteaz, eta artelanen alde matematikoaz (irudi geometrikoak, simetria, perspektibea, poligonoak eta poliedroak, 4. dimensinoa, Moebius bandea, limiteak, hutsa eta fraktalak).
Zemendiaren 19ko jardunaldiak European Mathematical Society-ren Matematikak Zabaltzeko Europar Batzordearen batzarragaz bat egingo dau, izan be aurtengo bilerea Bilbon da, Guggenheim Bilbao Museoan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!