Bilbaomusikako ume eta gazte koruek atzerriko lehen kontzertuak emongo ditue Parisen

Bizkaie! 2012-03-02 10:31   Musikea

Disneyland Pariseko publikoari, euskal musikearen tradizino zati bat eroango deutsee, izan be, nazinoarteko estreinaldian Maritxu, nora zoaz? abestuko dabe gure izar txikiek.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Gatibuk zuzenekoak hasiko ditu astegoienean

Bizkaie! 2012-03-01 17:25   Musikea

Gatibuk martiaren 2an ekingo deutso bireari Manresan eta hortik aurrera, besteak beste, Bartzelona, Madril, Zarautz, Atarrabia, Gasteiz, Urdiñarbe eta Irlandan emongo dituan 6 kontzertuak nabarmendu behar dira.

Guggenheim Bilbao Museoak onespena emon deutso Guggenheim Helsinki proiektuari

Bizkaie! 2012-03-01 16:48   kulturbiz

Helsinkiko proiektuak aukera barriak eskainiko deutsoz Bilboko museoari: jardun-eremuak zabalduko deutsoz, hainbat lurraldetan banatutako sare baten barruan sinergiak sortarazoko ditu, Guggenheim markearen nazinoarteko irudia hobetuko dau, eta Guggenheim Bilbao Museoaren garrantzia indartuko du Sarean.

Imanol Uribe zinemagileak egile portugesen Nazinoarteko Saria jaso dau

Bizkaie! 2012-03-01 10:23   Barriak

Imanol Uribe zinemagileak Portugaleko Egileen Alkartearen Nazinoarteko Saria jaso barri dau. Zuzendari eta gidoigile lanak saritu deutsiez, batez be bere pelikuletan Latinoamerikaren tratamendu soziokulturalagaz izan dauen sentikortasunagaitik.

Euskereari gorazarre egingo deutsie Madrilen martiaren 13tik 15era

Bizkaie! 2012-03-01 10:20   Euskerea berbagai

Jardunaldien helburua Madrilen euskereari gorazarre egitea da, azken urteotan euskalgintzan emon diran aurrerapausuak nabarmenduz, etorkizun handiko hizkuntzea dala erakutsiz eta hizkuntzalaritzan eta literaturan goi-mailako emoitzak lortzen dagoala adierazoz.

Jesus de Sarria 'Hermes' aldizkariaren sortzaileari buruzko liburua kaleratu dabe

Bizkaie! 2012-02-29 12:50   kulturbiz

Bilbao 700-III Millenium Fundazinoak eta Muelle de Uribitarte argitaletxeak Jesus de Sarria Hermes aldizkariaren sortzaileari buruzko liburua aurkeztu barri dabe. XX. mende hasierako Bilboko pentsalari eta politikari garrantzitsuenetarikoa izan zan; haren idazlanak eta bizipenak berreskuratzeko asmoz kaleratu dabe lana.

Lea Artibai irabazle Durangon, Bertsolari Gazteen XX. BBK Sariketearen lehenengo saioan

Bizkaie! 2012-02-29 10:37   Bertsolaritzea

Martxan dago Bertsolari Gazteen XX. BBK Sariketea. Lehenengo saioa Durangoko Institutuan izan da, bertan Lea Artibai eta Bilboaldeko taldeak ibili dira lehian. Epaimahaiaren arabera, Lea Artibaiko taldea izan da onena. Saioko aurkezlea Maite Berriozabal izan da, eta epaimahaia Juanjo Respaldizak, Arkaitz Estiballesek eta Gorka Intxaurbek osotu dabe.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Gaztelania-euskera itzultzaile automatikoa aurkeztu dau Jaurlaritzeak

Bizkaie! 2012-02-29 10:30

Gaztelaniatik euskerara itzultzen dauen tresna da orain aurkeztu dana, eta herritar guztien eskura dago honezkero www.itzultzailea.euskadi.net helbidean.

Dejabu konpainiaren 'Gure bide galduak' lanak irabazi dau XII. Donostia Antzerki Saria

Bizkaie! 2012-02-29 10:17   Kulturea

Gure bide galduak Dejabu konpainiaren antzezlanak irabazi dau XII. Donostia Antzerki Saria. Donostiako Udaleko Euskera Zerbitzuak eta Donostia Kulturak antolatzen dau sariketea. Saria emoteko ekitaldia Antzerkiaren Nazinoarteko Egunean egingo da, martiaren 27an, 20:00etan, Victoria Eugenia Antzokian. Antzerki-lan irabazlea ikusteko aukerea be izango da ekitaldian. Talde irabazleak 10.000 euro eta Txiki Agirre Keixeta artistearen margolana jasoko ditu.

UEU-k inoiz baino ikastaro gehiago antolatu ditu udabarrian krisiari aurre egiteko

Bizkaie! 2012-02-28 17:19   jardunaldiak

Dagoeneko ikastaroetarako matrikulazino-epea zabalik dago. Informazino gehiago edo matrikulea egiteko nahikoa da www.ueu.org helbidera sartu, 943 82 14 26 telefonora deitu edota UEUren bulegotik pasetea (9:00etatik 17:00etara).

Martiaren 1ean abiatuko da IX. Laburbira ikus-entzunezko zirkuitua

Bizkaie! 2012-02-28 14:42   Barriak

2012ko Laburbirak 30 emonaldi eskainiko ditu. Gehienak Euskal Herriko herri eta urietan izango dira, baina Madril, Londres eta Parisen be izango dira proiekzinoak.

BBKren Bertsolari Gazteen Sariketeak 20 urte bete ditu

Bizkaie! 2012-02-28 09:26   Bertsolaritzea

Aurreko edizinoetan lez, sarian parte hartzen daben 50 bertsolari inguru zazpi taldetan banatuta dagoz eta eskualde zehatz bat ordezkatzen dabe. Eskualdeak honako honeek dira: Arratia, Bilbo, Busturialdea, Durangaldea, Enkarterria, Ipar Uribe (Eskumaldea) eta Lea-Artibai. Azken honek XIX. edizinoa irabazi eban.

Zabalik dago Kimuak 2012 egitasmoan izena emoteko deialdia

Bizkaie! 2012-02-27 17:50   Barriak

2012ko zezeilaren 27tik bagilaren 1era egongo da zabalik Kimuak egitasmoaren edizino barrian parte hartzeko deialdia. Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak Etxepare Euskal Institutuaren bitartez eta Euskadiko Filmategia Fundazinoaren laguntzinoagaz antolatutako programa honek euskal film laburren sustapena eta banaketea dau helburu.

Schönbergen 'Gurre-Lieder', Bilbao Orkestra Sinfonikoaren 90. urteurrena ospatzeko

Bizkaie! 2012-02-27 16:43   Musikea

Bilbao Orkestra Sinfonikoak kontzertu bereziak egingo ditu martiaren 8an eta 9an, erakundearen 90. urteurrena ospatzeko. Izan be, Arnold Schönbergen Gurre-Lieder lana interpretauko dau orkestreak, ahalegin handia eskatzen dauen lana, hain zuzen be. Euskalduna Jauregiko eszenatokian 99 musikari, 165 koralista, sei bakarlari eta zuzendaria egongo dira, hau da, 270 lagunetik gora.

'Egungo euskal ipuingintzaren historia' liburua aurkeztu dabe Bilbon

Bizkaie! 2012-02-27 14:43   Kulturea

Euskal literaturan gaurko ipuin garaikidea genero berantiarra izan bada be arin batean garatu da eta euskerazko narratibearen lorpen nagusietako batzuk genero honen eskutik etorri dira, azaldu dau Alvaro Rabelli liburuaren zuzendariak.

Film laburren ikastaroa eskainiko dau Amorebieta-Etxanoko udal liburutegiak emakumeei zuzenduta

Bizkaie! 2012-02-27 14:07   Barriak

Emakumeak Kameraren Atzealdean izenburupean emakumeei zuzendutako film laburren ikastaroan ikusentzunezko tresnak erabilteko beharrezkoak diran ezagupenak hurreratuko deutsez Lara Izagirre zinegileak.

Hizkuntza-eskubideak errespetetako betebeharra errealidadera ekarri behar dala esan deutso Behatokiak Arartekoari

Bizkaie! 2012-02-27 13:12   Euskerea berbagai

Euskal Autonomia Erkidego osoan da euskerea berezko hizkuntza, eta status ofiziala hiru lurraldeetan esleitu eta legeak hizkuntza-eskubideak autortu arren, horreen bermerako mekanismo juridiko-administratibo eraginkorrik ez da abian jarri, esan dau Garbiñe Petriatik.

Rikardo Arregi Kazetaritza Sarien 24. edizinoa martxan dago

Bizkaie! 2012-02-27 12:20   sariak-autortzak

Rikardo Arregi Kazetaritza Sarien 24. edizinoa martxan dago. Euskerazko kazetaritzan edozein euskarritan urte osoan egindako lanen artean onenan nabarmentzea eta saritzea dau helburu. Andoaingo Udalak sortu eban sariketea, Eusko Jaurlaritzearen laguntzino eta babesagaz. Lanak aurkezteko epea maitzaren 14an amaituko da, eta sari banakea bagilaren 30ean egingo dabe.

»» Ikusi argazki guztiak (1)

Arabako Bertso Txapelketearen finalerdiak osotu ditue asteburuan

Bizkaie! 2012-02-27 11:43   Bertsolaritzea

Asteburuan, Arabako Kuadrilla arteko Bertso Txapelketearen finalerdiak jokatu dira. Barikuan, Gasteizen, bat-batekoan Gasteizko Eguzkilore Vs Aiaraldeko Altubepekoak, eta idatzizkoan, Gasteizko Martin ttipia Vs Amurrioko Ai zapotxin Betso-eskola saioak egin ziran. Idatzizko taldeek hasi eben ekitaldia. Martin Ttipiak eta Aiaraldeko-Altubepekoak izan ziran onenak.

»» Ikusi argazki guztiak (2)