Bilboko Berreginen Museoak 'Zeusen Aldare Nagusiko Frisoa' zaharbarritu dau
2011-09-23 14:59 KultureaBilboko Berreginen Museoak Zeusen Aldare Nagusiko Frisoko panel biak zaharberritu ditu. Piezen konponketea Bizkaiko Foru Aldundiko Kultur Ondareko Konserbazino eta Zaharbarritze Saileko teknikariek egin dabe. Artelanak museoaren esku dagoz, ia-ia museoa sortu zanetik, 1931n eta 1933an erosi ziran-eta Berlinen.
Internetek telebistan eragingo dituan aldaketak aztergai Bilbon
2011-09-23 14:20Bilboko Bizkaia Aretoan egingo da telebista ikusteko era barriak eta honen ondoriak aztertuko dituan ikastaroa. Paradigma aldaketa telebistan: Internetegaz konektautako formula barriak ikastaroa datorren astean, irailaren 26, 27 eta 28an egingo da.
Nekasareak egitasmoak baserritarrak eta konsumitzaileak batuko ditu egunotan Aramaion
2011-09-23 13:59 Jan edanakNekasarea elikagaien ekoizpen eta konsumorako taldeen sareak topaketak antolatu ditu Aramaion, hilaren 23an eta 24an. Batzarraren helburu nagusia proiektuari sendotasuna emotea da eta parte-hartze fase barria martxan ipintea. Nekasarearen hirugarren topaketea da.
Marc Romboy DJ eta produktore alemana, Art After Dark saioen denporaldi barrian
2011-09-23 11:30 MusikeaBilboko Guggenheim museoak Art After Dark programearen denporaldi barriari ekingo deutso barikuan, hilaren 23an. Uda osteko saioko izarra Marc Romboy produktore eta DJ alemana izango da, Systematic Records-en sortzailea, hain zuzen be. Museoko atrioan izango da emonaldia, gaueko hamabietatik aurrera.
Bilboko Barrea umorezko asteak idazle eta zutabegile ezagunak batuko ditu
2011-09-22 18:26 jardunaldiakIrailaren 28an hasi eta urriaren 2an amaituko da Bilboko Barrea umorezko literaturearen eta artearen nazinoarteko astea. Idazle eta zutabegile ezagunek hartuko dabe parte umore surrealista protagonista izango dan ekitaldietan, besteak beste: Frédéric Beigbeder, Elvira Lindo, David Lodge, Montero Glez, Luis Magrinyà, Fernando Marías, Luisa Etxenike, Carmen Posadas, Manuel Rodríguez Rivero, Rosa Belmonte, Mercedes Abad, Fernando Aramburu, Nuria Barrios, Tatiana Pigariova eta Albert Boadella.
Hainbat poetek parte hartuko dabe Poesia Mobimentua ekimenean, Bilbon
2011-09-22 17:36 KultureaBilbok bat egingo dau zapatuan, hilaren 24an, Munduko Poesia Mobimentuaren ekimenagaz. Hainbat egileren olerkiak irakurriko dira Berastegi kalean eta Erriberako, Deustuko eta Labayruko udal merkatuetan. Jardunaldia munduko 530 uritan, aldi berean, egingo da. Irakurketetan biziaren eta Lurraren aldeko aldarrikapena zabalduko da.
Bilbo Zaharra euskaltegiak eta Euskaltzaindiak lankidetza-hitzarmena sinatu dabe
2011-09-22 15:38 Euskerea berbagaiBilbo Zaharra euskaltegiak eta Euskaltzaindiak lankidetza-hitzarmena sinatu dabe Euskaltzaindiaren Bilboko egoitzan. Euskaltegiaren izenean Arantza Camarero zuzendariak sinatu dau eta Euskaltzaindiarenean, Andres Urrutia euskaltzainburuak. Pedro Alberdi Bilbo Zaharra Forumaren burua eta Xabier Kintana Euskaltzaindiaren idazkaria be ekitaldian izan dira.
Dedalo Esenblek abiatuko dau BBK Musika Garaikideen Jaialdiaren 31. edizinoa
2011-09-22 14:40 MusikeaBBK Musika Garaikideen Jaialdiaren 31. edizinoa urriaren 3an hasiko da, eta danetara zazpi kontzertu egingo dira, hilaren 4an, 10ean, 11n, 24an eta 25ean. Carlos Ruiz de Castro omenduko dau jaialdiak, eta lehenengo edizinotik festibalaren laguntzaile izan dan Carlos Villasol bere bai. XX. mendeko lehen erdiko obra handiak eta estreinaldiak tartekatu ditue antolatzaileek.
Altzora euskera alkartea aurkeztuko dabe Sondikan
2011-09-22 14:05 Euskerea berbagaiSondikoztarrek euskera alkarte barria aurkeztuko dabe irailaren 23an, Altzora Euskera Alkartea izenekoa, hain zuzen be. Ekitaldia 19:00etan izango da, Sondikako kultur etxean. Altzora alkartearen helburua nagusia euskerea sustatzea da, eta herrian euskerearen normalizazinoa eta erabilerea bultzatzea.
Nazinoarteko artzain txakur onena Oñatin erabagiko da, hilaren 25ean
2011-09-22 12:28Joan dan asteburuan ebatzi zan Euskal Herriko Artzain Txakur Txapelketea, eta orain, Nazinoarteko Txapelketea egingo dabe, Oñatin, hilaren 25ean. Euskal Herriko txapeldun Bizkai artzain txakur abadiñarragaz batera, Kataluniako, Biarnoko, Espainiako eta Frantziako artzain eta txakurrek lehiatuko dabe.
Marcos Coll blues musikariak disko bikotxa kaleratu dau Gaztelupeko Hotsak etxeagaz
2011-09-22 11:43 MusikeaMarcos Coll musikari madrildarrak Under the wings disko bikotxa kaleratu barri dau Gaztelupeko Hotsak etxeagaz. Lan barrian 1999tik 2011ra bitartean grabautako kantak jaso ditu. Bluesa osogai nagusia bada be, Collek argi erakusten dau musika baltzaren inguruko edozein estilogaz ondo konponduten dala, esaterateko, funka, hip hopa, soula, afrofunka eta abar.
Bilbao nire kotxe barik! egunak amaierea ipiniko deutso Mobikortasun Aste Europarrari
2011-09-22 11:12Hamabigarren urtez jarraian Bilbok bat egiten dau Europako Batasunean 1988tik irailaren 22an ospatzen dauen Hiria nire kotxe barik! jardunaldiagaz. Aurten be Bilboko Udalak antolatu dau egitaraua, Bizkaiko Foru Aldundia eta Bizkaiko Garraioen Partzuergoaren babesagaz eta hainbat enpresa, erakunde eta garraio operadoreren laguntzinoagaz.
The Brontës zuzenean, Artiumeko erakusketen denporaldi barria edegiteko
2011-09-21 15:02 MusikeaThe Brontës taldeak Vender la sombra disko barria aurkeztuko dau urriaren 8an Artium museoko erakusketen denporaldi barriaren inaugurazinoan. Kontzertua 22:00etan hasiko da, Plaza aretoan, eta doban izango da.
Manhattango Film Laburren Festibaleko lanak ikusgai, EITBren Bilboko Multibox aretoan
2011-09-21 13:53 BarriakManhattango Film Laburren Festibala egiten dabilz egunotan mundu osoko 250 uritan. Lehiaketearen azken faserako aukeratutako lanak ikusi eta botoa emoteko aukerea izango da irailaren 23an, 19:00etan, EITBren Bilboko Multibox aretoan. Antolatzaileek 100.000 ikusle eta boto-emoiletik gora izatea espero dabe.
Estaduko Aldizkari Ofizialak euskeraz argitaratuko ditu lege mailako arauak
2011-09-21 12:35 Euskerea berbagaiAurrerantzean, BOE Espainiako Estaduko Aldizkari Ofizialak euskeraz argitaratuko ditu lege mailako Estaduko arauak, Eusko Jaurlaritzeak Espainiako Gobernuko Presidentetzako Ministerioagaz izenpetuko dauen lankidetza hitzarmen bati esker.
Herri mailako 'Beldur Barik' lehiaketea gaztetxuen artean egingo da Berrizen
2011-09-21 12:35Eudelek sustatuta bigarren urtez antolatu da Beldur Barik lehiaketea, neskakanako indarkeriaren kontra gazteria inpliketako lehiaketea. Udalerrietan eta ikastetxeetan prebentzino jarduerak egitea da asmoa. Berrizko Udalak, aurten lehenengoz, gazteei zuzendutako herri mailako lehiakeeta egingo dau. Lanik onenak 500 euroko saria jasoko dau Berrizko dendetan gastetako.
Elias Kerejetak Zinemira saria jasoko dau Euskal Zinemearen galan
2011-09-21 11:33 BarriakEuskal Herrian produzidutako zinemearen eguna dau gaur Donostiako Zinemaldiak. Viktoria Eugenia antzokian egingo da, 20:30ean, Euskal Zinemearen Galea, eta bertan Elias Kerejeta produktoreak aurtengo Zinemira saria jasoko dau. Horrezaz gan, martitzenean estreinau zan Imanol Rayoren Bi anai filma be eskainiko dabe jaian, eta Gregorio Muroren Zeinek gehiago iraun film laburra be emongo dabe.
Marco Canalek 'Arte eszenikoak eta ekintza politikoa' tailerra emongo dau BAD jaialdiaren barruan
2011-09-20 18:05 jardunaldiakMarco Canale antzerkigile eta zuzendari argentinarrak Arte eszenikoak eta ekintza politikoa tailerra emongo dau BAD Antzerki eta Dantza Garaikideko Jaialdiaren barruan, Bilbon. Mintegia urriaren 24tik 27ra izango da, eta sorkuntza eszenikoan interesa dabenei, esperientziadunei zein hasten dagozanei zuzenduta dago. Canalek, ganera, La puta y el gigante lan barria aurkeztuko dau.
Zinema garaikide esperimentala aztertuko dabe Bilboko BIZBAK ikastaroetan
2011-09-20 15:01 BarriakAndres Duque zinemagileak eta Los Hijos kolektibokoek BizBAK (Bizkaia Bilbao Arte eta Kultura) udako ikastaroen barruan Espainiako zinema dokumental barria aztertuko dabe. Mintegia irailaren 21ean eta 22an egingo da, Bilboko Bizkaia Aretoan (Abandoibarrako Paraninfoan).
Lip dub bategaz hasiko dabe aurtengo Euskerearen Eguna Igorren, hilaren 24an
2011-09-20 14:00 Euskerea berbagaiIgorreko Euskera Planak 9. Inbiu jaialdia antolatu dau, hilaren 24an. Lip dub baten grabazinoagaz hasiko dabe jaia, 10:30ean, udaletxeko plazan. Euskera Planeko kideak buru-belarri dabilz beharrean ibilbidea, gidoia, parte-hartzaileak eta abar antolatzeko.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...