Euskerazko ume eta gazte literaturea irakurteko gogoa biztu gura dauen katalogo barria
2014-03-26 10:03 KultureaEtxepare Euskal Institutuak eta Galtzagorri alkarteak euskerazko ume eta gazte literaturea nazinoartean zabaltzea helburu dauen 10 euskal liburu haur eta gazteentzat katalogoa plazaratu barri dabe alkarlanean.
Etxepare Euskal Institutuak eta Galtzagorri alkarteak euskerazko ume eta gazte literatura nazinoartean zabaltzea helburu dauen 10 euskal liburu haur eta gazteentzat katalogoa plazaratu barri dabe alkarlanean.
Ibilbide luzeko idazleak eta liburu ezagunak batu ditue katalogoan, berbarako, Mariasun Landa eta Txan fantasma (1984) edo Bernardo Atxaga eta Behi euskaldun baten memoriak (1991). Belaunaldi gazteagoko ordezkariak be badagoz, besteak beste, Miren Agur Meabe, Ruben Ruiz, Castillo Suarez eta Patxi Zubizarreta.
Narratzaile eta olerkari ezagunen artean, Pello Añorga, Juan Kruz Igerabide, Xabier Olaso eta Joxantonio Ormazabal agiri dira, ahozko tradizinoa eta jolasa buztartuz, eta ilustratzaile ospetsuek ere badaukie euren lekua, Elena Odriozola eta Jokin Mitxelena egileen bitartez.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!