Slow Food Bilbao-Bizkaia alkarteak '0 Km' sariak banatu ditu

Bizkaie! 2014-03-26 10:43   Jan edanak

Bizkaiko 12 sukaldarik Slow Food Bilbao-Bizkaia alkartearen 0 Km saria jaso barri dabe. Egitasmoaren helburuak dira bertoko nekazaritzako elikagaien eta ekonomiaren sareari eusten laguntzea, biodibersidadea jagoten daben produktoreak bultzatzea eta sasoian sasoiko sukaldaritzearen alde egitea.

Ondoko kozineru eta jatetxeek jaso dabe saria: Lara Martin eta Alvaro Garrido, Mina jatetxea; Guillermo Fernandez, Baita Gaminiz; Josemi Olazabalaga, Aizian; Ricardo Perez, Yandiola; Asier Elizegi, Gaminiz; Eneko Atxa, Azurmendi; Jabi Gartzia, Boroa; Pablo Urzay, Pablo Urzay; Edurne Martin, Prêt Á Porter; Igor Ozamiz, Artxandako Ostalaritzako Goi Eskolea; eta Aitor Elizegi, Bascook.

Slow Food Bilbao-Bizkaia 0 Km proiektuko jatetxea izateko, gitxienez proiektuko bost jaki eskaini behar dira urte osoan. Jatekook kartan, menu batean, aholkuetan edo iradokizunetan egon daitekez. Jaki bat 0 Km-ko jakia izan daiten osagaien % 40, gitxienez, bertokoa izan behar da. Halanda zen, jatetxeak zuzenean erosi behar deutsoz produktuak produktoreari eta honek, gehienez be, jatetxetik 100 kilometrora produziduko ditu. Osogaien ganerako % 60 Slow Food Bilbao-Bizkaia alkartearen Gustuaren Kutxa dalakokoa izango da. Jatekoak egiteko ezin da elikagai transgenikorik edo transgenikoak jan dituen animaliarik erabili.

Convivium Slow Food Bilbao-Bizkaiak urtero-urtero ziurtauko dau produktoreekaz sarietara aurkeztu diranek baldintzak beteten dituela.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu