Zarautzen egingo da aurtengo Literaturia topaketea, maiatzaren 30etik bagilaren 1era arte
2014-04-02 11:49 KultureaBost urtean antolatu da Literaturia Larrabetzun, eta mugarria finkatu ostean, ekimena oraindino gehiago zabaltzea erabagi dabe sustatzaileek. Halanda ze, Literaturia maiatzaren 30etik bagilaren 1era egingo da, Zarautzen.
Bost urtean antolatu da Literaturia Larrabetzun, eta mugarria finkatu ostean, ekimena oraindino gehiago zabaltzea erabagi dabe sustatzaileek. Halanda ze, Literaturia maiatzaren 30etik bagilaren 1era egingo da, Zarautzen.
Aldaketerean errazoi estrategiko nagusia Literaturua hazi eta zabaltzea dala adierazo dabe antolatzaileek. Euskerazko literatureak bere adierazpide anitzetan, asteburu baterako proposamenak ditu, eta askoz gehiagorako bere, eta Larrabetzu baino plaza egokiagoa behar dau.
Zarautzek euskerazko literaturearen plazea izateko hamaika ezaugarri ditu, literatur topaketen arduradunen esanetan, berbarako, ekitaldiak antolatzeko beharrezko azpiegiturea eta erakunde publikoen neurriko babesa. Horrezaz aparte, garraio publikoz zein autoz Euskal Herri osoko edozein zalerentzat eskura egotea eta jan, edan eta lo egiteko aukera zabala eskaintzea be garrantzitsutzat jo ditue.
Daborduko hasi dira Literaturiaren egitaraua atontzen, eta laster emongo dabe horren barri.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!