Irratigintzearen etorkizuna eztabaidagai, Leioako Campusean
2011-11-21 10:52Radio is dead. Long life radio! Ikus-entzunezko eta Komunikazinoa eta Publizidadeko I. Nazinoarteko Kongresua antolatu dau EHUko Ikus-entzunezko Komunikazinoa eta Publizidade Sailak, zemendiaren 24an eta 25ean, Leioako Campusean.
Radio is dead. Long life radio! Ikus-entzunezko eta Komunikazinoa eta Publizidadeko I. Nazinoarteko Kongresua antolatu dau EHUko Ikus-entzunezko Komunikazinoa eta Publizidade Sailak, zemendiaren 24an eta 25ean, Leioako Campusean.
Aldaketa garaia da eta irratiak be aldaketa horreetara moldatu beharra daukala uste dabe batzarraren antolaitzaileek. Gaur egungo komunikabideen arloan bere lekua topau bahar dau, azaldu dabe. Kongresuan irratiaren inguruan berba egin eta eztabaidatuko da, ikuspuntu akademikotik egindako gogoeta sakon eta zabala izango da, profesionalen esperientzia kontuan hartuta.
Kongresuaren egitarauaren barruan, Catalunya Radioko aurkezle Kilian Sebria, Ikus-entzunezko Komunikazino eta Publizidadeko katedradun Pedro Barea Monge, Tim Wall Radio and Popular Music Studiesko irakaslea (Birmingham) eta Pedro Martinez Pirez Radio Habanako informazino-zuzendaria izango dira, besteak beste. Horrezaz gan, eguenean, 21:00etan, Lisergio Laubostek eta Alicia San Juanek DJ jaia eskainiko dabe, EITBko Multibox aretoan. Eta, barikuan, 11:30an, Antes de mirar, cruzar irratsaioa zuzenean egingo dabe, Angel Alkainek eta Aitor Gabilondok.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!