The Sparteens taldeak 'Bi doberman beltz' umoretsua kaleratu dau
2011-11-18 15:48 MusikeaThe Sparteens taldeak Bi doberman beltz diskoa aurkeztu dau egunotan, Donostian. Negu Gorriak taldearen abesti ezaguna 60ko hamarkadako estilora eroan dabe, twist eta guateke doinuz. Daborduko hasi dira lana aurkezten, hurrengo hitzordua Andoainen izango da, zemendiaren 19an, gaztetxean; eta hurrengoa, Durangoko Azokan, abenduaren 5ean.
The Sparteens taldeak Bi doberman beltz diskoa aurkeztu dau egunotan, Donostian. Negu Gorriak taldearen abesti ezaguna 60ko hamarkadako estilora eroan dabe, twist eta guateke doinuz. Gontzal Mendibilen Bagare eta Eustakio Mendizabalen Eustakioren bertso batzuk abestiak be euren modura egokitu ditu Hendaia, Baiona eta Angelu inguruko taldeak. Ganera, Bi doberman beltz eta Eustakioren bertso batzuk abestien bideoklipak sartu ditue CDan.
Umorea da nagusi taldekideen artean, baina lan barrian zeozelan leundu gura izan dabe, euren inguruan danetariko egoera gogorrak ikusten ditue eta.
Daborduko hasi dira disko barria aurkezten, hurrengo hitzordua Andoainen izango da, zemendiaren 19an, gaztetxean; eta hurrengoa, Durangoko Azokan, abenduaren 5ean.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!