Parte hartu Begira Photo Festivalen

Bizkaie! 2014-03-12 09:51   jardunaldiak

Aurtengo udan laugarrenez egingo da Begira Photo Festival nazinoarteko argazki festibala Durangon. Beste behin be, erakusketa kolektiboan parte hartu gura daben herritarrei dei egiten jake argazkiak bialdu deiezan; autoerretratu generoko argazkiak dira eskatzen dituenak.

Aurtengo udan laugarrenez egingo da Begira Photo Festival nazinoarteko argazki festibala Durangon. Beste behin be, erakusketa kolektiboan parte hartu gura daben herritarrei dei egiten jake argazkiak bialdu deiezan; autoerretratu generoko argazkiak dira eskatzen dituenak.

Jasotako guztietatik Kinua alkarte antolatzaileak bost erretratu onenak hautatuko ditu. Ondoren, Udaletxeko plazan dagoan Correoseko eraikin zaharreko fatxadan instalauko dira formatu handian, festibalaren egitarauaren barruan, hau da, bagilaren 10etik 29ra.

Herri ekimen honetan parte hartu nahi dabenek antolatzaileen info@begiraphoto.com helbidera bialdu beharko ditue argazkiak; jasoteko azken eguna maiatzaren 10a izango da.

Kinua Argazki Alkarteak bultzatzen dauen festibal hau baliabide egokia da argazkigintza garaikidearen sorkuntzea autortzeko eta zabaltzeko. Aurtengo edizinoaren oinarri nagusiak dira Euskal Herriko autore gazteen lana erakustea eta Afrika eta Asiako argazkilari batzuk ezagutzera emotea.

Begira Photok 3.000 jarraitzaile inguru ditu eta 50.000 personakana heltzen da erakusketak, gune publikoko ikuskizunak eta internet bidezko zabalkundea kontuan izanda. Aurtengo edizinoa bagilaren 10etik 29ra egingo da eta egitaraua honakoak nabarmendu daitekez: 7 erakusketa, 2 argazki-liburu aurkeztea, 4 berbaldi, 2 proiekzino-saio eta 2 tailer (1 umeei zuzenduta).

Aurreko hiru edizinoetako informazinoa euskeraz, inglesez eta gaztelaniaz dago batuta festibalaren webgune ofizialean begiraphoto.com. Era berean, ikusgai dago aurreko hiru edizinoetan erakutsitako zenbait argazkiren bildumea Vimeo helbidean. Facebook eta twitter sare sozialetan be badago festibalaren ganeko informazinoa.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu