Arriaga Antzokiak Euskal Antzerki Produkzino Onenaren Ercilla Saria 2013 jasoko dau gaur

Bizkaie! 2014-03-10 14:42   sariak-autortzak

Aurtengo sarituen artean, oraintsu Espainiako Antzerki Sari Nazionala irabazi dauen Ramon Barea bilbotarrak, sortzaile, zuzendari eta aktore legez egin dauen ibilbide oparoa aintzat hartuta, merezidutako saria jasoko dau.

Arriaga Antzokiak, ikuskizun produktore legez egiten dauen lanari emon jakon saria jasoko dau gaur arratsaldean. Saritutako lana Carlo Goldoniren Los enamorados izango da, 2013ko Euskadiko Antzerki Produkzino Onena izentau daben Arriaga Antzokiaren produkzinoa. Alor horretako saria jasoko dau, hain zuzen be, aurten hogeita hamargarren edizinora helduko diran Ercilla Sarien barruan.

Daniel Biancok jasoko dau saria, Arriaga Antzokiko zuzendari artistikoaren albokoak, arratsaldeko 20:00etatik aurrera Ercilla Hoteleko aretoetan egingo dan banaketa ekitaldian.

Arriaga Antzokiak aurrera eroandako produkzinoak hainbat puntu azpimarragarri ditu: lehenengoa, Bilbotik, eta gaztelaniara egokituta, Goldoni maisuaren lan italiar klasiko handia eszenara eroatea izan da. Horrezaz gan, Arriaga Antzokiak bertako sorkuntzearen aldeko apustua egin dau, eta horren froga lez, lanaren protagonista gehienak euskal antzezleak izan dira, maila handikoak; besteak beste, Sandra Fdez. Aguirre, Mikel Losada, Itsaso Quintana, Felipe Loza, Ylenia Baglieto edo Aritza Rodriguez antzezleen lan bikaina azpimarratu behar da.

Baina benetan azpimarragarriena produkzino lanaren kalidade maila handia da, sorkuntza lan italiar handien parekoa. Horri jagokonez, oso garrantzitsua izan zan genero horretan espezialista eta Italiako antzerki tradizino onenaren oinordeko dan Eszena zuzendariaren, Marco Carniti italiarraren, ekarpena. Carniti leiala izan zan Goldonik bere komediei emoten eutsen estiloagaz, baina, era berean, lanari freskotasuna emoteko orduan asmau eban, antzezlanaren alkarrizketa biziak eta personaia hiperbolikoak are eta gehiago indartu zituan opera/estudio modukoa eginez.

Los enamorados 2013ko urriaren 24tik 27ra aurkeztu zan Arriaga Antzokian. Kritika bikainez gan, ikus-entzuleen harrera polita be izan eban.


Ercilla Sariak 2014

Aurtengo sarituen artean, oraintsu Espainiako Antzerki Sari Nazionala irabazi dauen Ramon Barea bilbotarrak, sortzaile, zuzendari eta aktore legez egin dauen ibilbide oparoa aintzat hartuta, merezidutako saria jasoko dau.

Era berean, Vicky Peña, José Sacristán eta Emilio Gutiérrez Caba be sarituen artean dagoz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu