Portugaleteko Udalak Euskerea Sustatzeko Ekintza Plana (2014-2017) onartu barri dau

Bizkaie! 2014-03-03 13:31   Euskerea berbagai

Plan barriak hainbat atal ditu, plan zaharrean jasota egozan familia bidezko transmisinoa, irakaskuntzea, alfabetatzea eta euskalduntzea, aisia, kirola, merkataritzea eta kulturaz gan, beste hainbat arlo, barriz, lehenengo aldiz jaso ditue euskera planean, berbarako liburugintzea, publizidadea eta informazinoaren eta komunikazinoaren teknologia barriak.

Portugaleteko Udalbatzak 2014tik 2017ra aldirako Euskerea Sustatzeko Ekintza Plana (ESEP) onartu dau, udalerri bizkaitarreko historiako bigarren euskera plana, hain zuzen be. Planaren ezaugarri nagusiak parte-hartzea eta alkarlana dirala nabarmendu dau Maria Jose Blanco Euskera zinegotziak.

Aurreko euskera plana (Euskerea Bizibarritzeko Plan Nagusia) 2011tik 2013ra egon zan indarrean, eta orain, Euskerea Sustatzeko Ekintza Plana 2014-2017 aldirako onartu da. Plan barriak hainbat atal ditu, euskerea arlo askotan sustatu nahi baita. Arlo horreetako batzuk baegozan jasota plan zaharrean, besteak beste, familia bidezko transmisinoa, irakaskuntzea, alfabetatzea eta euskalduntzea, aisia, kirola, merkataritzea eta kulturea. Beste hainbat arlo, barriz, lehenengo aldiz jasoten dira euskera plan batean, berbarako liburugintzea, publizidadea eta informazinoaren eta komunikazinoaren teknologia barriak.

Portugaleteko ESEP dala eta, haren bi ezaugarri nabarmendu ditu Udalbatzaren bilkuran Blancok: partehartzea eta alkarlana. Planaren prestakuntzeari jagokonez aitatu dau parte-hartzea, eta planaren geroagoko garapenaren inguruan aitatu du alkarlana.

Prestakuntzeari begira, ESEPek bide luzea egin dau Udalbatzara heldu aurretik. Igaz hasi ziran alkartzen kirol, merkataritza, kultura eta irakaskuntza arloetako lan mahaiak. Hiruna bilera egin zituen eta horreen lana jaso eta antolatu ostean, Aholku Batzordera eroan zan zezeilaren 18an. Aholku Batzordean hainbat iradokizun plazaratuta, holan eroan dira Udalbatzara.

Gauzak holan dirala, Plana garatzeko alkarlana nabarmendu dau Blancok, lan egiteko modu eraginkor eta harmoniatsu izan da herrian azken urteotan. Izan be, euskera planak garatzeko ekintzak programau eta egiterakoan, Berbalagun Jarraipen Batzordeak protagonismo nabarmena izan dau. Batzorde horretan alkarlanean dabilz Udaleko Euskera Zerbitzua, Udal Euskaltegia eta Xaribari AEK Euskaltegia.

Euskera zinegotziaren esanetan, alkarlanaren eredua benetan onuragarria dala frogatu da azken urteotan eta, horregaitik, bide horretan segiduteko asmo sendoaa agertu dau.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu