'Egarri dagoenari... ur lohirik ez!' lemapean dator aurten Esaera Zaharren Txapelketea

Bizkaie! 2014-03-04 12:50   Euskerea berbagai

Martiaren 29an helduko da Sopelako eta eskualdeko euskaltzaleon jai handia, Esaera Zaharren Txapelketea. Sopelako AEK-k antolatuta, aurtengoa XXI. edizinoa izango da, eta hau da hautatu daben leloa: Egarri dagoenari... ur lohirik ez!. Izena emoteko azken eguna martiaren 24a izango da.

Badator, badator... eta martiaren 29an helduko da Sopelako eta eskualdeko euskaltzaleon jai handia, Esaera Zaharren Txapelketea. Sopelako AEK-k antolatuta, aurtengoa XXI. edizinoa izango da, eta hau da hautatu daben leloa: Egarri dagoenari... ur lohirik ez!. Urtero legez, giro jatorra eta euskalduna izango da herrian.

Betiko legez, txapelketan parte hartzeko taldeak osotu behar dira (2-4 kide, danak 16 urtetik gorakoak), eta martiaren 24a izango da izena emoteko azken eguna. Izena emokeran taldearen izena, kideren baten telefono zenbakia edota posta-helbide elektronikoa emon beharko da.

Taldeek hamar euro pagau beharko dabe izena emokeran. Bazkariak, barriz, 20 euro balioko dau. Dirua aldez aurretik sartu beharko da honako kontuan: 3035 0196 73 1961090811 (Laboral Kutxa), taldearen edo kideren baten izena adierazota.

Ohikoa dan legez, txapelketak saio bi izango ditu: eguerdian kanporaketak eta arratsaldean finalak. Parte-hartzaileek aldez aurretik 100 esaera zahar ikasi beharko ditue. Txapelketan, bertsoei jagokezan esaerak asmetea da gakoa. Horretarako, bertsoak kantauko deutseez bertsolariek taldeei, ordena jakin batean, eta taldeek bina bertso edo gehiago entzungo ditu.

Bertsoa behin edo bitan abestuko da (jagokon taldeak holan eskatuta bakarrik), eta orduan minutu bateko epea emongo da esaerea botateko, eledun bakarraren bidez (ahal dala, beti persona bera). Erantzun bat baino ez da onartuko taldeko.

Izena emoteko 618 574 445 - 695 774 015 telefonoak eta jose-p@aek.org eta aitor-f@aek.org posta helbideak erabili.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu