Folk eta punk doinuak McOnak lekeitiarren 'Piraten matxinada' lehenengo diskoan

Bizkaie! 2014-03-03 13:42   Musikea

Musika zeltea, folka, punka eta rocka nahastau ditu McOnak taldeak bere lehenengo diskoa dan Piraten matxinada-n. Hamaika abesti ditu lanak, eta daborduko kanta abten bideoklipa grabau dabe, Zerbezien komandua. Martiaren 8an Ondarroako gaztetxean joko dabe, 22:00etatik aurrera.

2011n sortu zan McOnak taldea, Lekeition. Portu inguruan ibilten diran, eta jateko balio ez daben arrainak dira makonak. Hortik hartu dabe izena. Baina, musikea zeltea egiten dabenez, izena moldatu egin eben, eta holan sortu zan McOnak taldea.

Erritmo biziko kantak dira nagusi diskoan, parrandarako gogoa sortzen dabenak, euren esanetan. Mobiduteko sasoia dala dinoe, iraultzea egiteko errazoi asko dagozala esan gura deutsie jenteari. Aldarrikapenak egiteko tresnea da euren eretxiz musikea.

Gaua estudioan grabau dabe Piraten matxinada, eta Haritz Harregik nahastau dau Higain estudioan. Kolaborazino ugari izan ditue, tartean, Skakeitak taldeko Olatz Salvador, Audienceko Ager Insuntza, Bizardunakeko Aritz Artola eta Delirium Tremenseko Andoni Basterrtxearenak.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu