Diziplina anitzeko kulturea aro digitalean, Tracking Bilbao Trash Media jaialdian
2014-02-07 14:31 jardunaldiakTracking Bilbao Trash Media jaialdia Bilbon egingo da zezeilaren 10ean, 10:00etan, Bizkaia Aretoan (Abandoibarra, 3. Bilbo). Hilaren 14ra bitartean, websailak, bideoklipak, iragarki biralak eta ikus-entzunezko formatu barriak jorratuko ditue tailer espezializatuan. Ruben Ontiveros gidoilariak eta Borja Pérez aktoreak parte hartuko dabe.
UPV/EHUko Kulturbasqueren babesagaz, Caostica eta Borja Cresporen arteko lankidetzearen emoitza dira Tracking, Trash Media Jardunaldiak.
Tracking Bilbao Trash Media jaialdia Bilbon egingo da datorren astelehenean, zezeilaren 10ean, 10:00etan, Bizkaia Aretoan (Abandoibarra, 3. Bilbo). Hurrengo barikura bitartean, hilaren 14ra bitartean, websailak, bideoklipak, iragarki biralak eta ikus-entzunezko formatu barriak jorratuko ditue tailer espezializatuan. Ruben Ontiveros gidoilariak eta Borja Pérez aktoreak parte hartuko dabe.
Goizean zehar prestakuntza-tailerrak izango dira salneurri sinbolikoan: Rubén Ontiverosek Web-sailak eta ikus-entzunezko formatu barriak eskainiko dau EHU/UPVko areto nagusian, Abandoibarran, hainbat profesionalekaz alkarlanean zezeilaren 10etik 14ra (aukera libreko kredituak eta deskontuak EHU/UPVko ikasleentzat). Horrezaz gan, Arturo del Arcok Bideo Jockey tailerra emongo dau Bilborocken zezeilaren 12tik 14ra. Tailerrotan izena emoteko, bialdu e-maila trackingbilbao@gmail.com posta-elektronikora.
Horrezaz gan, hainbat dobako tailerretan parte hartu ahal izango dabe gazteenek: Pernan Goñik emongo dau Graphic Recording, Visual Note Taking eta irudietan oinarrituta komuniketako beste hainbat modu (zezeilaren 10ean, arratsaldez), eta Apps for Kids Borja Bujanen eskutik (zezeilaren 15ean, arratsaldez). Tailer honeetan izena emoteko, bialdu e-maila garabat@garabat.com posta-elektronikora.
Era berean, zezeilaren 15ean Bilborocken Pablo Maquedak eta Haizea G. Vianak #Littlesecretfilm produkzino eta banaketa zinematografikoa online izeneko dobako tailerra eskainiko dabe.
Jaialdiaren muina zezeilaren10etik 15era bitartean izango da arratsalde-gau partera Bilborocken. Mahai-inguru, proiekzino, berbaldi, aurkezpen, ekintza eta antzezpenek izango dabe leku, hedabideen arteko trukaketek eta sarearen erabilereak inspirazino iturri eta banatze-eragile lez emoten dituen aukera anitzen erakusle diran konbidadu espezializatuakaz. Bideo blogak eta web-sailak, komediak, biralak, crowfunding-a, artista alternatiboak, blogak, fanzine digitalak, bideo-jokoak, komikiak, zinema, telebista… dira landuko diran gaiak, horreek guztiak giro dibertigarri eta lasaian, jarduera caostico guztien antzera. Dobako sarrera librea lekua bete arte.
Jai-giroak 12tik 14ra, eguaztenetik barikura, gauero jarraituko dau Café Teatro Evidence-n proiekzino eta DJ Trash saioakaz.
Ekitaldia zezeilaren 15ean amaituko da gauean ospe handiko jaiaren bitartez Bilboko Rockstar aretoan, eta MOTORZOBIS, GROTESQUE, PENNY LANE Dj eta RGB LOVER VJk emonaldiak eskainiko ditue. Sarrerak eskuragarri (edari bat barne) Kutxabank kutxazain automatikoetan.
Amaitzeko, tailerreko parte-hartzaileek Los viodeotutoriales de Borja Pérez websaileko atal bat diseinau, idatzi eta filmau ahal izango dabe.
UPV/EHUko ikasleek deskontua izango dabe.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!