BilbaoEszenak 'Hizkuntzen Elkarbizitza Sorkuntzan' monografikoan izena emoteko epea zabaldu dau
2014-02-06 12:39 kulturbizErakusketa-formatu anitzetako sorkuntzan eta eszenifikazinoan interesauta dagozan antzerki (zuzendari, antzezle eta dramaturgo), jantza (koreografo eta jantzari), arte plastiko, bideo eta argazki alorretako profesionalei eta erdi-profesionalei zuzendutako ikastaroa da.
BilbaoEszenak - Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren esku dagoan Bilboko Baliabide Eszenikoen Zentroak, Hizkuntzen Elkarbizitza Sorkuntzan monografikoan izena emoteko epea zabaldu dau.
Ikastaroa Nuria Legarda Andueza lengoaia eszeniko barrien sortzaileak eta zuzendariak emongo dau, martiaren 31tik apirilaren 5era, Harrobia Eskenan - Bilbo-Otxarkoagako Produkzino Eszenikoko Barrikuntza Zentroan (Langaran, 3. 48004 Bilbao) goizeko 10:00etatik 14:30etara. Danetara, 30 ikastordu eskainiko dira, 6 egunez.
Erakusketa-formatu anitzetako sorkuntzan eta eszenifikazinoan interesauta dagozan antzerki (zuzendari, antzezle eta dramaturgo), jantza (koreografo eta jantzari), arte plastiko, bideo eta argazki alorretako profesionalei eta erdi-profesionalei zuzendutako ikastaroa da.
Tailerra zenbait lengoaia artistikoren alkarbizitzan oinarrituko da, sorkuntzarako gailu lez. Helburua pieza labur bat (10´-15´) egitea da, bere iraupen laburrean nortasun propioa izango dauen kapsulea. Asmoa, pieza bat eregiteko sorkuntza prozesua osotzen daben etapa bakotxeko beharrezko tresna propioak lortzea da, talde artistikoari jagokozan kolaborazinoen bitartez.
Horretarako, ikasleek, talde txikietan egituratuta, euren konplizidade artistikoen arabera, ideiatik erakusketa formara doan prozesua egingo dabe, parte hartzen dauen elementu bakotxean dramaturgia eginez.
Tailerrean izena emoteko epea martiaren 21ean amaitzen da, eta kostua 90 eurokoa da (70 euro langabezian dagozan lagunentzat, BilbaoEszenako, ADDEko eta ATAEko bazkideentzat). Matrikulea info@harrobia.org helbidearen bitartez edo 944 59 77 47 telefono zenbakira deituz egin daiteke. Plazak, ikastaroaren matrikulearen zenbatekoa ondorengo kontuan sartu ahala esleituko dira: ES02 2095 0009 80 9111774416. Gehienez be 25 plaza egongo dira.
Partaideek ikus-entzunezko pieza bat egin beharko dabe, tailerreko lehen egunean euren ibilbidea eta lana azaltzeko. Era berean, euren materiala eroatea gomendatzen jake.
Nuria Legarda Andueza (Iruñea, 1973)
Lengoaia eszeniko barrien sortzaile eta zuzendaria da; antzezlea, jantzaria eta performerra. Horrezaz gan, koreografo, coach eta pedagogo lez be egiten dau lan. Musika eta jantza prestakuntzea jaso eban, baina antzerkian topau dau diziplina biak buztartzeko lekua.
Eszena garaikide barriaren eta lengoaien alkarbizitzearen bilaketa prozesuan, N NARANJA alkartea sortu eban. Bere lan azpimarragarrienen artean Claim Your Place I+P (2010) eta La Cena (2008) dagoz. Azken lan horrek, Institut del Teatre izenekoaren Eszenifikazino Proiektuen Saria emon eutson 2008an, eta beste diziplina batzuetako Ikuskizun Onenaren Butaca Sarirako izendapena lortu eban. Gaur egun, antzerkiko lengoaia eta ikus-entzunezko instalazinoak ditu lan jarduera nagusiak.
Informazinoa
- BilbaoEszena
Juan de Gardeazabal kalea, 3 – lonja. 48004 Bilbao
T: 94 433 49 95
Maila: bilbaoeszena@ayto.bilbao.net
- Harrobia
Langaran kalea, 3. 48004 Bilbao
T: 94 459 77 47
Maila: info@harrobia.org
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!