Pete Seeger folkaren ikurra hil da
2014-01-28 11:33 MusikeaThe Almanach Singers taldeagaz hasi zan kantuan, Woody Guthrie eta Lee Haysegaz batera. 1949-1959 urteetan, The Weavers taldeagaz ibili zan, eta, gero, bakarlari moduan. Langileriaren lagun, makinatxu bat jaialditan kantau eban, beti be giza eskubideen alde eta Vietnamgo gerrearen kontra. Era berean, ingurumenaren babeserako burrukan sutsua zan.
New Yorken hil da folk abeslari eta sortzailea 94 urte zituala. Ospitalean egoan pasa dan astetik, eta kausa naturalakaitik hil da, bere loba Kitama Cahil Jacksonek New York Times egunkariari jakinarazo deutsonez.
The Almanach Singers taldeagaz hasi zan kantuan, Woody Guthrie eta Lee Haysegaz batera. 1949-1959 urteetan, The Weavers taldeagaz ibili zan, eta, gero, bakarlari moduan. Langileriaren lagun, makinatxu bat jaialditan kantau eban, beti be giza eskubideen alde eta Vietnamgo gerrearen kontra. Era berean, ingurumenaren babeserako burrukan sutsua zan.
Bob Dylan, Don McLean eta Bernice Johnson Reagonen eredu izan zan; Bruce Springsteenek haren kantuak oinarri hartu zituan We Shall Overcome: The Seeger Sessions (2006) diskoan, eta Woody Guthriegaz This Land Is Your Land egin eban.
Gurera etorrita, Benito Lertxundik haren How can I keep from singing (Zergatik utzi kantatzeari) moldatu eban eta Pete Seegerrek ereserki bihurtutako We Shall Overcome euskerara ekarri eban Garik, Eutsiko diogu kantuaren bitartez, hain zuzen be.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!