Hiru sari jasota Diederick Ebbinger-en 'Matterhorn' filma XI. Zinegoak jaialdiko irabazlea izan da

Bizkaie! 2014-01-27 12:59   Barriak

Matterhorn, Diederick Ebbinger-ena, da XI. Zinegoak, Gay, Lesbo Trans Nazinoarteko Zinemaldiko irabazle nabarmena, izan be hiru sari eskuratu ditu: Fikzinozko Luzemetrairik onena, Fikzinozko luzemetraiaren gidoirik onena (Ex aequo Tom à la ferme) eta, azkenik, Fikzinozko luzemetraian gizon-antzezpenik onena Ton Kas-entzat.

Matterhorn, Diederick Ebbinger-ena, da XI. Zinegoak, Gay, Lesbo Trans Nazinoarteko Zinemaldiko irabazle nabarmena, izan be hiru sari eskuratu ditu: Fikzinozko Luzemetrairik onena, Fikzinozko luzemetraiaren gidoirik onena (Ex aequo Tom à la ferme) eta, azkenik, Fikzinozko luzemetraian gizon-antzezpenik onena Ton Kas-entzat.

Horrezaz gan, Estela Osorioren El pastel film laburra saritu dau publikoak, sarietako bat, beraz, Euskadin bertan geratzen da.


Hurrengoak izan dira irabazleak:

Sari ofizialak

• Fikzinozko Luzemetrairik onena: Matterhorn, Diederick Ebbinger-ena. Enkoadraketen, lokalizazinoen eta presizino zorrotz eta edertasun arraroz beteriko personai eta alkarrizketen bidez, bakardadea, galerea, barkamena eta genero errolak lako gai sentiberetan sakontzea lortzen dau, epaimahaikideen arabera.

• Dokumental luzemetrairik onena: E agora? Lembra-me; Joaquim Pinto-rena. Bizitzaren, maitasunaren eta adiskidetasunaren inguruko hausnarketa boteretsu, sentibera eta personala, babesik barik ixten gaituen zintzotasunez kontautakoa, epaimahaikideen berbetan.

• Fikzinozko edo dokumental film labur onena: El pastel, Estela Osorio-rena.
• Lesbianismo eta genero saria: Bambi, Sébastien Lifshitz-rena.
Ex aequo: Who’s Afraid of Vagina Wolf?, Anna Margarita Albelo-rena.

Gizon/emakume, lesbiana/hetero... binarismoakaz amaitzen dauen narrazino ezinhobea da Bambi, epaimahaikideen arabera.

Komunitate lesbikotik egindako filma, gure egunerokotasunagaz bikain konektetan dakiana, 'rollo bollo’-ren klabeak ezagutzen dituana, umorez kontatua da Who’s Afraid of Vagina Wolf?' epaimahaikideen esanetan.

• Aniztasuna eta giza eskubideen saria: Valentine Road, Martha Cunningham-rena. Ikuspegi oso erredukzionistea izan eikean krimenaren kasuan ikuspuntu eta testuinguru sozial desbardinak aurkeztean dauen zabaltasun morala eta ausardiagaitik, epaimahaikideen esanetan.

Aitamen berezia: Born this way, Shaun Kadlec eta Deb Tullman-ena. Kontrako giroan aniztasunaren sexualaren aldeko aktibismoagaitik eta babes moduan eta Kamerunen sinboloa dan Roger Mbederena lako heriotza gehiagorik izan ez daiten.

• Pelikula esperimentalik onena: Wildblood, Jonesy-rena.


Sari ez ofizialak

• Fikzinozko luzemetraiaren gidoirik onena: Matterhorn, Diederick Ebbinge-rena. Istorioaren orijinaltasuna eta baita personaien eta argumentuen garapenean izandako apaltasunagaitik eta dotoretasunagaitik.

Ex aequo: Tom à la ferme, Xavier Dolan-ena. Thriller generoa ondo menperatzeagaitik eta oro har film bikaina dalako.

• Fikzinozko film luzean emakume-antzezpenik onena: Leea Klemola, Kerron sinulle kaiken filman egindako lanagaitik.
• Fikzinozko film luzean gizon-antzezpenik onena: Ton Kas, Matterhorn-en egindako lanagaitik.
Aitamen berezia: Frithjof Gadwenda eta Heiko Pinkowski, Ich fühl mich disco-n egindako lanagaitik.
• Gazteriaren saria film labur onenari: Extrasystole, Alice Douard-ena.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu