'Maitasuna bere testuinguruan' berbaldia San Balendin egunean, Bilboko Berreginen Museoan
2014-02-13 12:13 kulturbizEuren edertasuna zala eta, Errenazimentuan ospetsu egin ziran, eta sasoi hareetako humanisten maitasuna biztu, eta artisten musa izan ziran emakumeak dira protagonista San Balendin egunean, Bilboko Berreginen Museoan. Halanda ze, zezeilaren 14an egingo dabe Maitasuna bere testuinguruan berbaldia, 18:00etan.
Euren edertasuna zala eta, Errenazimentuan ospetsu egin ziran, eta sasoi hareetako humanisten maitasuna biztu, eta artisten musa izan ziran emakumeak dira protagonista San Balendin egunean, Bilboko Berreginen Museoan. Halanda ze, zezeilaren 14an egingo dabe Maitasuna bere testuinguruan berbaldia, 18:00etan.
Emakumeon edertasuna eta horrek sasoiko personaia garrantzitsuen artean sortutako grina platonikoak izango ditue berbagai. San Balendin egunagaz bat etorriz, Berreginen Museoak Artelana bere testuinguruan zikloa egokitu egingo dau oraingoan, eta Maitasuna bere testuinguruan izentau dau.
Errenazimentuko hainbat emakumeren ganean jardungo dabe, tartean Lore-txortadun Damaz. Gaur egun be eskultura horretan agertzen dan emakumearen nortasuna eztabaidagai da. Batzuen eretxiz, Ginevra Benci da, Leonado da Vinciren erretratu ezagun batean agiri dan Florentziako damea. Bernardo Bombo humanistearen maitasun platonikoa izan zan, eta poema asko eskaini eutsozan. Beste batzuek ustez, Lucrezia Donati da hori emakumea, Lorentzo Bikainaren gaztetako maitasun platonikoa.
Simonetta Vespucci orduko emakume ederrenari buruz be berba egingo dabe. Florentzia ia mutil gazte guztiak beragaz maitemindu ziran, Medici anaiak –Lorenzo eta Giuliano– eta Botticelli margolaria bere bai. Azkenak bere musa bihurtu eban, eta, antza danez, emakume hori da Venusen jaiotzea eta Udabarria lan ezagunetan agiri dana.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!