Euskerea protagonista izango da Chicagoko Unibersidadeko Ama Hizkuntzearen Eguneko egitarauan
2014-02-13 10:11 Euskaldunak munduanAEBetako Euskadiko Ordezkaritzeak Etxepare Euskal Institutuaren babesagaz antolatuta, Celebrating Basque on International Mother Language Day jardunaldia egingo da bertan, eta hiru euskal adituk -Xabier Irujo, Karlos Arregi eta Amaia Gabantxo- euskerearen ganeko hiru berbaldi eskainiko ditue.
Euskereak bere lekua izango dau datorren zezeilaren 21ean Chicagoko Unibersidadean Ama Hizkuntzearen Egunaren harian egingo diran ekitaldietan. AEBetako Euskadiko Ordezkaritzeak Etxepare Euskal Institutuaren babesagaz antolatuta, Celebrating Basque on International Mother Language Day jardunaldia egingo da bertan, eta hiru euskal adituk -Xabier Irujo, Karlos Arregi eta Amaia Gabantxo- euskerearen ganeko hiru berbaldi eskainiko ditue.
Berbaldiak 15:30ean hasiko dira. Lehenengo, Karlos Arregik Linguistic diversity in the Basque Country solasaldian euskal dialektologia izango dau berbagai. Ondoren, Amaia Gabantxok euskal poesiaren ganean egingo dau berba, A Hundred Years of Basque Poetry, A Map in 15 berbaldian, eta amaitzeko, Xabier Irujok euskerearen biziraupenaren burrukearen ganeko berbaldia eskainiko dau, Basque language, a Fight for Survival izenburuagaz.
Unesco erakundeak 1999. urtean sortu eban Ama Hizkuntzearen Nazinoarteko Eguna, ama hizkuntzak eta hizkuntza minorizatuak aintzat hartu eta sustatzeko helburuagaz.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!