Kalean da Kareletik aldizkariaren 6. alea

Bizkaie! 2014-02-12 16:51   kulturbiz

Seigarren aleko azalak be emongo dau zeresana. Kelerian neguko pista sortu dogu. Lekeitio kirolzalea adierazoteko erabili dogu argazkia eta zelan ez, kirol talde eta eragileen lana goraipatzeko modu bat be bada hau. Igotz Ziarreta artista grafikoagaz sortu dogu argazkia. Goimailako artistea ekarri dogu gurera. Berau izan da Fitur azokarako Eusko Jaurlaritzearen stand-a diseinau dauena eta beronek jaso dau 2014ko stand onenaren saria.

Dagoeneko kalean dago Kareletik herri aldizkariaren 6. alea. Urte hasieran dator eta bete beteta barriro. Azken aldian pil-pilean dabilzan gaiak eta herritarren ahotan dabilzanak be bai tartean. Betiko legez, udalaren foro desbardinetan lantzen dagozanaren errepasoa egiteko balioko deusku: hondakinak batzeko sistema barriaren nondik norakoak, antzar jaia hobetzeko prozesua, Ikusgarri aretoaren programazinoa, zinemazaleen alkarteko Oldazne Zabalari alkarrizketea, udal lantaldeari edo urigintzeari jagokozan nobedadeak.

Edukia beraz, ez dau faltako. Hartuizue beraz eskuetan eta jantzi ondo informazinoz. Eta gehiagorako gogoa geratu ezkero, eztabaidatzen jarraitzeko dagoz udal batzorde edo lantaldeak. Bide digitalak nahiago izan ezkero, partehartzea@lekeitio.com helbidea erabili. Eta zelan ez, zuzenean udaletxera agertuz be gogoan hartuko dira iradokizun guztiak.

Seigarren aleko azalak be emongo dau zeresana. Kelerian neguko pista sortu dogu. Lekeitio kirolzalea adierazoteko erabili dogu argazkia eta zelan ez, kirol talde eta eragileen lana goraipatzeko modu bat be bada hau. Igotz Ziarreta artista grafikoagaz sortu dogu argazkia. Goimailako artistea ekarri dogu gurera. Berau izan da Fitur azokarako Eusko Jaurlaritzearen stand-a diseinau dauena eta beronek jaso dau 2014ko stand onenaren saria.

2012ko bagilean hasi eban herri aldizkariak ibilbidea eta helburu nagusia da udal giroan gertatzen dana herritarren esku jartea.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu