Gernikako Arbolearen kimu bat landatu dabe EHUko Leioako campusean

Bizkaie! 2014-02-04 10:31

Euskal Herriko Unibersidadeko (EHU) Bizkaiko campuseko Leioa-Erandio guneak Gernikako Arbolearen kimu bat izango dau sarreran aurrerantzean. Holan, bata bestearen ondoan egongo dira euskaldunen ikurrik unibersalena dan Gernikako haretxa, eta Eduardo Chillidak EHUrentzat diseinau eban ikurra, mundura zabaltzen dan frutu emonkorra irudikatzen dauen beste zuhaitz bat, hain zuzen.

Kimua landatzeko ekitaldian, Iñaki Goirizelaia EHUko errektorea eta Ana Madariaga Bizkaiko Batzar Nagusietako presidentea izan dira buru.

Ekitaldian gogorarazo dabe Gernikako Arbola eta bere sinbologia zabalduz joan dala gure artean eta dagoeneko zabalduta dagoala mundu osoan be, esaterako Venezuelan, Kolonbian, Argentinan, Mexikon edo New Yorken. Joan dan astean beste kimu bat landatu eben Derioko Seminarioa egoen tokian, Adiskidetasun Basoa deituko danaren lehen sustraiak jarriz.

Gernikako Batzar Etxean dagoan haretxaren ezkur batetik sortutako kimua da EHUn landatu dan quercus robur. Zuhaitz gaztearen ondoan plaka bat jarriko da, eta bertan, honako berba honeek agertuko dira euskeraz, gazteleraz eta ingelesez: Bizitzaren Arbola, Euskal Herriko Unibersidadearen ikurra, Eduardo Chillida eskultoreak sortu eban, Iparragirreren olerki batean oinarri hartuta. Ikurrak, mundura zabaltzen dan frutu emonkorra irudikatzen dau. Gernikako haretxaren altsuma hau, euskal askatasunen sinboloa be badana, 2014ko zezeilaren 3an landatu eban Iñaki Goirizelaia UPV/EHUko errektore jaunak, campus honetarako sarrera buru izanik, nazinoarteagazko bokazinoaren lekuko.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu