Bilboko Arte Eder Museoa, martitzenetan zarratuta gaurtik aurrera

Bizkaie! 2014-02-04 11:37   kulturbiz

Gainera, 2014rako sarrerea euro bat igotea erabagi dabe, seitik zazpi eurora. Sarrera murriztua 4,5etik 5 euro joan da eta, besteak beste, ikasleek, 25 urtetik beherakoek eta 65 urtetik gorakoek eskatu ahal izango dabe. Lanbakoentzako, 12 urtetik beherakoentzako eta irakasleentzako, barriz, dobanekoa izango da sarrerea.

Gaurtik aurrera, Bilboko Arte Eder Museoak martitzenetan zarratuko ditu ateak, eta ez astelehenetan, orain arte lez. Holan, Bilboko Arte Eder Museoa eta Zazpikaleetako bi museoetako bat zabalik izango dira astelehenetan gaurtik aurrera, eta martitzenetan zarratuko ditue. Gauzak holan dirala, uriko beste museoakaz batera, alkarren osogarri izateko aukerea izango dabe. Bilbon beti egongo da zabalik museoren bat, Guggenheim museoak, Euskal Museoak, Berreginen Museoak eta Itsas Museoak astelehenetan zarratuko dituelako ateak.

Javier Viar museoko zuzendariak azaldu dauenez, aldaketa horrek ez dau kosturik izango, eta bisitarien onerako izango dala aurreratu dau.

Gainera, 2014rako sarrerea euro bat igotea erabagi dabe, seitik zazpi eurora. Sarrera murriztua 4,5etik 5 euro joan da eta, besteak beste, ikasleek, 25 urtetik beherakoek eta 65 urtetik gorakoek eskatu ahal izango dabe. Lanbakoentzako, 12 urtetik beherakoentzako eta irakasleentzako, barriz, dobanekoa izango da sarrerea.

Zuzendariak esan dau BEZaren igoereak ez dauela zerikusirik izan sarrerea karutzeko erabagian, baina beste museo batzuetako sarreren salneurriagaz alderatu dau. Horren esanetan, Sofia Erregina museora sartzeko 11 euro ordaindu behar dira, Pradora sartzeko, 14, eta Thyssenera sartzeko, barriz, 15.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu