Kabia Teatrok bere antzerki areto barria zabalduko dau Bilbon

Bizkaie! 2014-02-03 17:36   Kulturea

Zortzi urtez euskal eszenan lanean ibili ta gero, Kabia Teatro antzerki taldeak bere lokal barria zabalduko dau Bilboko San Francico auzoan, Luis Iruarrizaga, 7an, Bilborock parean. Hitzordua datorren zapatuan, zezeilaren 8an, arratsaldeko 20:00retan izango da.

Zortzi urtez euskal eszenan lanean ibili ta gero, Kabia Teatro antzerki taldeak bere lokal barria zabalduko dau Bilboko San Francico auzoan, Luis Iruarrizaga, 7an, Bilborock parean. Hitzordua datorren zapatuan, zezeilaren 8an, arratsaldeko 20:00retan izango da. Sorkuntzarako, entrenamenduetarako eta antzerki ikerkuntzarako gune bilakatuko da espazio barria, baita antzerki mundura hurreratzeko gogoa dauen edonorentzako alkargune eta ikasgune be.

Urian sorkuntza ta kulturan gehien nabarmentzen diran auzoen artean dago San Frantzizko eta aurrerantzean konpaniak bere sorkuntza barrietan lan egiteko zein era guztietako ikastaroak eskaintzeko leku egokia izango dau.

Kabiak, 2006an Gaitzerdi antzerki taldearen barruan sortua, bere bakarkako bideari ekin eutson 2013. urtearen amaieran. Bere zazpi urteko ibilbidean, Kabiak, bere jarduerea sendotu egin dau baita lau ikuskizun sortu be: Paisaje con argonautas (2008), Euria esan eta euria erortzea (2010), Rojo al agua (2012) eta Itzala (2013).

Kabiak taldearen ibilbidean jasotako sariei jagokenez, 2010an, Euskal Produkzino Onenari Ercilla Saria eta Larruz errebelazino sariak jaso zituan. 2012an, Cenit 2012, antzeki ikertzaile barrien 2. lehiaketearen saria jaso eban Kabiak. Horrezaz gan, arte eszenikoen Max Sarietan Euskadiko hautagaia izan zan errebelazio ikuskizun onenaren finalera heltzeko Euria esan eta euria erortzea ikuskuzunagaz.

Kabiaren antzezlanak, bai Euskal Herrian bai Euskal Herritik kanpo ibe kusiak izan dira, besteak beste, Espania, Italia, Frantzia, Portugal, Brasil, Argentina edo ta AEBetako tauletatik pasau dira, ez bakarrik izen handiko jaialdietan parte hartuz, baita ikastaroak eskainiz eta berbaldiak emonez.

Borja Ruizen zuzendaritzapean, Iosu Florentinok, Joseba Uribarrik, Ane Pikazak, Sara Gonzalezek, Karol Benitok, Yolanda Bustillok, Juana Lorrek, Oskar Garciak eta Maria Goiricelayak osotzen daben taldeak, lehenengo pausuetatik talde egonkor eta finko lez sendo eutsi deutso.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu