Jon Uriarte 'Farolin' eta Karmele Larrinaga 'Zarambolas' izango dira Bilboko Aratusteetan
2014-02-04 17:02Jai Batzordeak zezeilaren 27tik martiaren 4ra izango diran Bilboko Aratusteetako personaiarik ospetsuenak aukeratu ditu: Farolin eta Zarambolas. Aurten Jon Uriarte kazetari bilbotarra izango da Farolin eta Karmele Larrinaga aktore bilbotarra, Goenkaleko Axun, Zarambolas.
Jai Batzordeak Bilboko Aratusteetako personaiarik ospetsuenak aukeratu ditu: Farolin eta Zarambolas. Aurten Jon Uriarte kazetari bilbotarra izango da Farolin eta Karmele Larrinaga aktore bilbotarra, Goenkaleko Axun, Zarambolas.
Farolin esparru publiko edo profesionalean izena lortu dauen bilbotarra da (ez dau zertan Bilbon jaiotakoa izan behar, bilbotarrok nahi dogun lekuan jaiotzeko ahalmena baitaukagu). Bilboren izena ahotan erabili eta bilbotarra izatea azpimarratzen dauen personaia da. Zarambolas, barriz, gibelandi bat da, Bilboko uritar tipikoa, ezerk edo inork bizitza aldatuko ez deutsona. Ondo bizitea atsegin dauen jauntxua, Carpe Diemek laburbatzen dau bere bizi-lemea.
1984ko Aratusteetan ezarri zan lehenengoz Farolin eta Zarambolasen epaiketea Bilbon, Aratuste tradizional eta baserri-girokoetan ohikoa zan urteroko personaia gaiztoa epaitu eta zigortzearen eredua parodiatuz. Gure uribilduan gaiari kutsu txirenea emotea erabagi zan, zintzoaren eta gaiztoaren arteko dikotomia hausi eta umore kutsua ezarriz, uritarren izaera arketipikoaren bikoiztasun barregarria agirian ixteko.
Lehenengo Farolin eta Zarambolas Javier Clemente eta Don Celes izan ziran hurranez hurran. Hortik aurrera, bizkaitar ezagun askok bete ditue bi lagun horreen zereginak: Loli Astoreka, Klaudio Landa, Gurutze Beitia, Maribel Salas...
Aurten, zezeilaren 27tik martiaren 4ra bitartean izango diran Bilboko Aratusteen lehenengo ekitaldia izango da Farolin eta Zarambolasen epaiketea.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!