Euskaltzaindiak 'Euskal Herriko Udalen Izendegia' konsultagai jarri dau bere webgunean
2013-12-26 17:08Euskaltzaindiak Euskal Herriko Udalen Izendegia liburua sarean jarri dau, eta bere webgunean konsultau daiteke honezkero. Akademiaren Onomastika batzordeak landutako izendegia da, arau izaerea dau eta Izenak bilduma barriko 1. zenbakia da.

Euskaltzaindiak Euskal Herriko Udalen Izendegia liburua sarean jarri dau, eta bere webgunean konsultau daiteke honezkero. Akademiaren Onomastika batzordeak landutako izendegia da, arau izaerea dau eta Izenak bilduma barriko 1. zenbakia da.
Akademiako iturriek jakinarazo dabenez, izendegia bi ataletan banatu da. Lehenengo atalean, Euskal Herriko udal izendegi osoa emoten da alfabetikoki, eta udal izen guztiakaz batera, lau informazino agiri dira: euskal izena, izen ofiziala, herritar izena eta kokatua dagoan lurraldearena.
Bigarren atalean, barriz, udal izenak lurraldeka agiri dira, eta, lehenengo kapituluan legez, bigarren honetan be informazino zehatza emoten da: udalen euskal izena, izen ofiziala, herritar izena eta eskualdea.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!