Xerezaderen Artxiboa literatur podcastaren bigarren jaia

Bizkaie! 2014-01-07 10:26   jardunaldiak

Xerezaderen Artxiboaren jaia 2014ko urtarrilaren 9an izango da, arratsaldeko 18:30ean, Leioako Udal Liburutegian (Jose Ramon Aketxe kalea 11). Bertan izango dira Harkaitz Cano, Izarne Cardaba, Jokin Gorozika, Edu Lartzanguren, Iñigo Roque eta Xerezaderen artxibozainak.

Urte bi eta erdi joan dira Xerezaderen Artxiboa literatur podcasta (http://www.blogak.com/xalp) sortu zanetik. Podcasta zer dan? Ba, entzuteko blog baten antzekoa: hilean bitan, literatur testuen audio bat jarten da Interneten mundu guztiaren esku (narrazinoak, olerkiak, berbaldi gogoangarriak...), danak be euskeraz, on line entzuteko edo mp3ra, Ipodera edo telefonora jatsi eta nahi dozunean entzuteko.

Ibilbide oparo hori behar dan moduan ospatzeko, igaz egin genduan moduan, gure lagunakaz eta konbidatu berezi batzuekaz jaia egitea pentsau dogu. Bertan izango dira Harkaitz Cano, Izarne Cardaba, Jokin Gorozika, Edu Lartzanguren, Iñigo Roque eta Xerezaderen artxibozainak.

Ospakizun horretan zuzenean irakurriko dogu literatur testu bat eta gero astia izango da alkarregaz egoteko. Sarrerea dobakoa da.

Xerezaderen Artxiboaren jaia 2014ko urtarrilaren 9an izango da, arratsaldeko 18:30ean, Leioako Udal Liburutegian (Jose Ramon Aketxe kalea 11).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu